Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko juniok 20, 08:28
Más nubes que claros
14°C
 

Posts Tagged ‘elkartasuna’

Kukutzarekin Elkartasun Taldeak manifestazioa egingo du ostegun honetan, 2011ko irailaren 21, 22 eta 23an izandako protestetan auzipetu, atxilotu, zauritu eta identifikatutako lagun guztiei babesa helarazteko eta Azkunaren udal politika salatzeko. Fiskalak 22.080 euroko isuna eta 30 hilabete arteko zigorrak eskatu ditu Gaztetxea barrutik defendatutako 23 lagunentzat.

Read the rest of this entry »

2012ko Aste Nagusian Areatzako jai esparruan, Bilbogunek kolektiboen merkatuaren II. edizioa eskainiko du. Autogestioan, ekoizpen txikian eta elkartasunean oinarritutako azoka izango da eta jakiak, artisautza, liburu zein diskak aurkitu ahalko dira bertan.

Read the rest of this entry »

Eleak mugimenduak agerraldia eskaini du gaur goizean Bilbon eta bertan, euskal preso politikoekiko elkartasun keinuak adierazteagatik auzipetutako hainbat lagunek parte hartu dute. Jesus Mari Alberdi Gernikako ezker abertzaleko zinegotzi ohiak eta Pablo Fernandez Alternatibako kideak hartu dute hitza guztien izenean eta argi utzi dute “elkartasuna ez dela delitua”.

[Agerraldiko bideoa]

Read the rest of this entry »

Badatoz Errekaldeko jaiak eta haiekin batera autogestioan, ekoizpen txikian eta elkartasunean oinarritutako Herri Azoka. Uztailaren 7an izango da, eta egun osoan zehar, liburuak, diskak, jakiak edota artisautza produktuak eskuratu ahalko dira.

Read the rest of this entry »

Gaur arratsaldean Errekaldeko parkean dagoen Josu Muguruzaren monolitotik bizikleta martxa abiatuko dute Pagasarriko “La Barrera” arte. Hiritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute eta bi euro eman beharko dira hornidurarako.

Read the rest of this entry »

Espetxetik atera dute Lander Fernandez

junio 15th, 2012 by admin

Italiako Poliziak atxilotu zuen asteazkenean Erroman Espainiak igorritako euroagindu bati erantzunez. Epaileak, baina, agindurik jaso ez duela eta aske uztea erabaki du. Goraipatzekoa da gazte santutxuarraren askatasuna exijitzeko Italian antolatutako elkartasun mugimendua.

Read the rest of this entry »

Gaur goizean Hamburgoko bi gazte epaitu dituzte irailaren 21ean, Kukutzaren hustean, kontainer bat bultzatu eta erretzea egotzita. Fiskaltzak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra mantendu du eta defentsa absoluzioaren alde agertu da.

[Argazki Galeria]

[2012/06/05] Kukutzaren hustean atxilotutako bi gazte alemaniarrek jasandako kriminalizazioa salatu dute

Read the rest of this entry »

“11 bakoitzari bere 13a datorkio”

abril 7th, 2012 by admin

Komite Internazionalistak “Venezuelarekin zutik” elkartasun jaialdia egingo du Zazpi Kau Gaztetxean apirilaren 20an. Ekimen ezberdinak antolatu dituzte baina orokorrean 2002k0 apirilaren 11an Venezuelako herriari “bere etorkizuna eraikitzeko ahalmena eta erabakia lapurtu izana” salatuko dute.

Read the rest of this entry »

Atzo goizean Ertzaintza Errekaldeko Herriko Tabernan sartu zen eta auzoko preso politikoen argazkiak eta eskegita zeuden zenbait kartel eraman zituen. Azkenengo bi hilabetetan Herriko Taberna miatu eta materiala eraman duten hirugarren aldia da.

Read the rest of this entry »

Kolonbiako biktimen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu dute hainbat elkartek martxoaren 6an. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Areatzan “Lurren iradokitzea: beste estatu crimen bat kolonbian” lemapean.

Read the rest of this entry »

Agentes de la Policía autónoma han irrumpido en el local esta mañana para llevarse las fotos de los presos del barrio y han identificado a la persona que se encontraba trabajando en ese momento, a quien han denunciado por ″enaltecimiento del terrorismo″.

Read the rest of this entry »

Olabeagak eta Deustuibarrak egitarau zabala eskainiko dute Gabon hauetan, euskal preso eta errepresaliatuen alde eta Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilaren 7an Bilbon antolatu duen Herri Mobilizazio Orokorrari babesa emateko.

Read the rest of this entry »

Ondoren, hainbat agente Herriko Tabernan sartu eta bertako langileari identifikatzeko eskatu zioten lokalean auzoko preso politikoen argazkiak erakusteagatik.

Read the rest of this entry »

Abenduaren 17an euskal presoen argazkiak erakusteak ez duela zertan “terrorismoaren goratzerik” ekarri,  ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Lehenengo Salak. Horrelako adierazpenak “kritika politiko gisa” ulertu behar direla adierazi zuen. Read the rest of this entry »

Udaletxe aurrean egin den elkarretaratzean izan dira euskal erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariak, norvegiarrei elkartasuna adierazi eta ostiralean 76 hildako eragin zituen sarraskia salatzeko. PPk ere parte hartu du eskuin muturrukoek egindako atentatua salatzeko mobilizazioan.

[Europa Press] Erkizia (IA) destaca la “actitud ejemplar” de Noruega por llamar a “más democracia” en vez de “a la venganza y el odio”

Read the rest of this entry »

Bertan behera geratu zen atzo Libiako gerrarengatik protesta egiteko Sabin Etxeko hormara igo ziren bi gazteen aurkako epaiketa. Izan ere, ez zuten bietako bat aurkitu. Epaiketa salatzeko, hainbat taldek deituta elkarretaratzea egin zuten atzo bertan epaitegiaren aurrean hainbat lagunek.

Read the rest of this entry »

“Erakunde terrorista batentzat dirua biltzeko errifak izate hutsa” ez dela nahikoa dio kolaborazioa leporatzeko, helburua elkartasuna izatea ezin delako baztertu. Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Lander Fernández gazte santutxuarrari.

Read the rest of this entry »

Hogei pertsona elkartu ziren atzo Greziaren kontsulatuaren aurrean bertako herriarekiko elkartasuna adierazteko.

Read the rest of this entry »

Euskal Herria Rumbo ekimenak Bilbon dagoen Greziako kontsulatu (Alameda Rekalde, 27) aurrean mobilizatzera deitu du ostiralean. Bertan, Gazara doan Bigarren Askatasun Ontzidiaren irteera blokeatzen ari den traba burokratikoekin amaitzeko eskatuko dute.

Read the rest of this entry »

79 egun gose greban beteko dituzte bihar ospitalizaturik dauden lau preso maputxek, egin zieten Lege antiterroristapeko epaiketa bertan uzteko eta gutxieneko garantiekin epaiketa berregiteko. Presoen senideen eskaerarekin bat eginez, ostegunean 19:30etan, egoera salatzeko nazioarteko eguna izango da. Bilbon Plaza Biribilean izango zita.

Maputxeekin elkartasuna Blog-a

Read the rest of this entry »

Jantokietako langileak egiten ari diren greba dela eta; Atxuriko eskolako familiak langile hauekiko elkartasuna adierazteko eta arazo honi irtenbidea emateko, maiatzaren 12an kontzentrazioa egin zuten Atxuriko eskolako atean.

Read the rest of this entry »

Kolonbiako egoera egun kontinente honetan bizi duten lurraldeen artean larriena eta bortitzena da dudarik gabe. Boteredunek eta diskurtso ofizialak estatu demokratiko baten izarera isladatzen saiatu arren, gertakari eta sufrimenduaren datuek ezin dute bertako errealitea ezkutatu. Zerbaitegatik datorkio latinoamerikako Israel deitura, ez soilik lurralde honetan militar israeldarrek duten presentziagatik, baizik eta baita  inguruan kontrolerako duen antzekotasunagatik baizik.

Read the rest of this entry »