Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 23, 02:12
Parcialmente Cubierto
11°C
 

Posts Tagged ‘Errekalde’

Instituzioek Errekalderekin duten zor historikoa betetzeko galdegin dute Sabino Arana itxi egin duten egunean. Ehunka auzokidek gaur goizean eginiko manifestazioan parte hartu dute. Foru Aldundiak 2008 eta 2016 bitartean autobidea eraitsiko zuela hitzeman zuen.

Read the rest of this entry »

Desordena publikoak egitea leporatzen zien fiskalak eta 22na hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen. Epaiak Ertzaintzaren sinesgarritasun eza agerian uzten du, Kukutzako kideen esanetan, eta Rodolfo Aresek gaztetxearen inguruan zabaldutako teoria argudiorik gabe uzten du.

Read the rest of this entry »

Urteak daramatzate Errekalden autobidea gainetik kendu nahian. Orain hilabete kanpaina iragarri zuen Errekaldeberriz elkarteak autobidea behingoz eraits dezaten eta bere desagerpenak auzoan irekiko lituzkeen aukeren inguruko proposamen urbanistiko sakona plazaratu zuten.

Read the rest of this entry »

Maiatzaren 16an “Ez da krisia kapitalismoa da!” lelopean Errekaldeko plazatik abiatuko dira 18:00etan. Irala, San Adrian eta Miribillatik igarota Abusun amaituko dute ibilbidea. Greba orokorrera begira antolatutako ekimen baitan kokatu dute martxa.

Read the rest of this entry »

Auzoa eraberritzeko proposamen estrategikoak biltzen dituen txostena aurkeztuko du Errekaldeberriz Auzo Elkarteak asteazkenean. Autobidea eraistea, espazio berriak zabaltzeko aukerak emanez; FEVEren lurperatzea, Iralarekin eta erdigunearekin dituen loturak hobetuz; eta auzoko industriagunearen zaharberritzea dira proposamen nagusiak.

Read the rest of this entry »

Errekaldeko plazan elkartutako 100 bat bizilagunek independentziaren aldeko jaia egin zuten atzo, igandea. Independentistak sareak Iruñean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna, martxoaren 31an. Manifestazioa (12:00etan Golem zinemetatik) egingo dute goizean eta Indefesta jaialdia arratsaldean. Read the rest of this entry »

Tortura gelditzea, denon erantzukizuna

Otsaila 13th, 2013 by admin

Errekaldeko bizilagunek torturaren aurkako ekintza burutu dute auzoko plazan Torturaren Aurkako Egunaren harira. Gaur 32 urte betetzen dira Joxe Arregi Espainiako Poliziaren esku jasandako torturen ondorioz hil zela.

Read the rest of this entry »

Bilboko Aratuste jendetsuen ostean bada oraindik mozorroa jantzi ez duen auzorik. Errekalden, Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Inazion, Ibarrekolandan, Zorrotzan eta Deustuibarran, adibidez, aste honen amaieran ospatuko dituzte Inauteriak. Besteak beste, Santutxun hiru eguneko egitaraua prestatu dute eta Errekalden, herri bazkaria eta Feos Pero Majos taldearen kontzertua larunbatean.

Read the rest of this entry »

Esnearen sektoreak egoera larria bizi du garaiotan. Merkatua eta ekoizpena arautzeko neurririk hartu ez izanak gaur egun esne ekoizleek dituzten baldintzak zeharo okertu dituela uste du nekazarien sindikatuak. Ardi gaztaren egoera latzaren berri emateko merkatuak egingo dituzte asteazkenean 11:30ean, Arriaga, Errekalde eta San Pedro (Deustu) plazetan.

Read the rest of this entry »

Euskal preso eta erbesteratu politiko ohiei babesa emateko sortutako elkartea ezagutzera emateko ekitaldiak egingo dituzte azaroaren 12an Errekalden eta 15ean Alde Zaharrean. Abenduan zehar Deustun, Santutxun eta beste zenbait auzotan izango dira.

[Zer da Harrera Taldea?]

Read the rest of this entry »

Iñigo Larrondo Errekaldeko bizilagunak bideo batean azaltzen duenez, ezinezkoa zaio auzoan alabarentzat pediatra euskaldunik topatzea. Abenduaren 1ean “Euskaraz bizi nahi dugu” lemapean Donostian egingo duen manifestazioara joateko deia zabaldu du Kontseiluak.

Read the rest of this entry »

Decenas de vecinos y vecinas de Errekalde se reunieron ayer en la plaza del barrio para escuchar las propuestas que EH Bildu ha elaborado para su programa electoral. Oskar Matute, candidato de la coalición por Bizkaia, ha reclamado ante los congregados soberanía para poder construir un nuevo modelo económico y social para la ciudadanía de Euskal Herria.

Read the rest of this entry »

Gaur gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina. Igande honetan Oskar Matutek parte hartuko du Errekaldeko plazan egingo den ekitaldian. Horrez gain, urriaren 18an Deustun eta 19an Santutxun egingo dute ekitaldia. Bilboko ekitaldi nagusia 16an egingo dute plaza Barrian.

Read the rest of this entry »

Dagoeneko urtebete pasa da Ertzaintzak bortizkeriaz Kukutza Gaztetxea hustu zuela. Gaur egun, eraikina zegoen zabalguneak hutsik jarraitzen du eta gertaeren ondorio gisa, 75 lagun epaiketaren zain daude. Lehenengo epaiketa hilaren 27an izango dela jakinarazi dute Kukutzako kideek.

[2012/09/21] El Correo miente. Lo lamentamos

Kukutzaren hustearen irudi guztiak albiste barruan

Read the rest of this entry »

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako greba batzordeak hainbat ekimen aurreikusi ditu datozen egunetarako. Gainera, grebaren aldeko manifestua zabaldu dute auzoan euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta arabieraz.  Bihar Olabeagako eta Abusuko greba batzordeak bihar bilduko dira Ametsgorrin (19:00) eta eliza aurrean (19:30), hurrenez hurren; Errekaldekoa, asteazkenean plazan, eliza aurrean ere (19:00).

Read the rest of this entry »

Ondoren eginiko bazkaria ere oso jendetsua izan zen eta 160 pertsona egon ziren. Ertzaintza ekitaldia grabatzen ibili zen. “Marrazki” uztailean geratu zen aske azken 20 urteak espetxean igaro eta gero.

Read the rest of this entry »

Mende erdia duintasunaren aldeko borrokan

Iraila 14th, 2012 by admin

Datorren astean urtebete egingo du Errekaldeko Kukutza Gaztetxea hustu eta eraitsi zutenetik. Baina errekaldetarren borroka askoz lehenago hasi zen, orain dela 50 urte, hain zuzen ere. Herri mugimenduak auzolanari esker izandako lorpenak eta auzokide mugimenduak duintasunaren bila egindako bidea gogoratu eta ospatuko dute datorren astean “Errekaldeberri: 50 años de lucha por la dignidad” lemapean egingo dituzten jardunaldietan.

[2012/09/14] 50 años luchando por la dignidad en Errekalde

Read the rest of this entry »

Errekaldeberriz Auzo Elkartea

La historia nos dice de dónde venimos, hacia dónde vamos y por qué somos lo que somos. El futuro está por escribir. El futuro los escribimos las personas, haciendo los sueños realidad. Somos barrio, somos memoria, somos presente, somos futuro.

Read the rest of this entry »

Espainiako Estatuko hainbat espetxetan 20 urte pasa eta gero aske geratu zen uztailaren 19an. Auzokideek ekitaldia egingo dute 13:00etan Errekaldeko plazan eta bazkaria ondoren. Errekaldeko ezker abertzaleak plaza betetzera deitu ditu bilbotarrak.

[Harreraren argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Azken 20 urteak Espainiako Estatuko espetxeetan igaro ondoren atzo aske geratu zen euskal preso bilbotarra. Goizaldeko 03:00ak aldera heldu zen auzora eta 70 bat lagunek harrera egin zioten.

[Argazki galeria]

 

Read the rest of this entry »

Villabonako espetxetik irten da gaur, Errekaldetik Brankari jakitera eman diotenez. 2011ko irailean bizi arteko zigorra ezarri zioten 197/2006 doktrina aplikatuta espetxealdia 2022ra arte luzatu ostean. Ekainean bete zuen ezarritako kondena.

Read the rest of this entry »

Gaur eguerdian bi ertzain epaitu dituzte Bilbon, Kukutzaren hustearen harira Errekalden egin ziren mobilizazioetan gazte bat kolpatzeagatik. Erasotutako gazteari babesa ematearren eta besteak beste, Rodolfo Ares Barne sailburuaren “betiko gezurrak” salatzeko elkarretatarzea egin dute Bilboko Okupazio Mugimenduko eta Kukutzako kideek epaitegi aurrean.

[Adierazpenen bideoa]

Read the rest of this entry »