Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 21, 14:24
Lluvia
10°C
 

Posts Tagged ‘ertzaintza’

Desordena publikoak egitea leporatzen zien fiskalak eta 22na hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen. Epaiak Ertzaintzaren sinesgarritasun eza agerian uzten du, Kukutzako kideen esanetan, eta Rodolfo Aresek gaztetxearen inguruan zabaldutako teoria argudiorik gabe uzten du.

Read the rest of this entry »

Apirilaren 11n etxe kaleratzeen aurkako eragileek eta kolektibo sozialek protesta egin zuten BBKren Batzar Nagusian bankuak izaera publikoari euts ziezaion eta ekintza soziala berma zezan. Ertzainei eraso egin ziela argudiatuta autoritatearen aurkako atentatua egotzi diote. Ostegunean deitu du epaileak deklaratzera eta EH Bilduk elkarretaratzea deitu du erabakiaren aurka.

Protestaren bideoa

Read the rest of this entry »

Ertzaintzak goizean goiz Basurtuko kanpo-kontsultetako harreran itxialdia egiten ari ziren langileak kanporatu eta identifikatu ditu eguerdi aldera. Gasteizko Gobernuak Osakidetzan bultzatutako murrizketen aurka eta funtzio publikoaren alde ari ziren mobilizatzen.

Argazki galeria

Read the rest of this entry »

2012an jazo zen erasoa, Athletic-Mirandes partidaren aurreko orduetan San Mames inguruko giroaren irudiak hartzen ari zirela. Jasotako kolpearen ondorioz El Mundo egunkariko argazkilariari ebakuntza egin behar izan zioten atzamar batean. Hedabideetako kideen aurkako erasoak ez dira eten, Lander Arbelaitz kazetariari Aske Gunean Ertzaintzak emandako tratuak agerian uzten duenez. Read the rest of this entry »

Tortura Saihesteko eta Salatzeko Koordinakundeak (CPDT) 2012. urteko balorazioa eman du ezagutzera. Euskal Herrian 68 lagunek jasan zuten Poliziaren botizkeria iaz. Iñigo Cabacas, Xuban Nafarrate eta pilotakada bat jaso eta Ertzaintzari salaketa jarri ostean kanporatutako etorkinaren kasuak azpimarratu dituzte.

CPDTren txostena

Read the rest of this entry »

Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean San Mames inguruan, emakume bati ukituak egiteagatik eta hainbat adingabekoei zakila erakustea egotzita. Gertakariaren harira jakin izan da, erasotzailearen aurkako atxilotze agindu bat dagoela.

Read the rest of this entry »

1996.urtetik, astelehenero, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa burutzen dute Uribarrin eta 20-25 lagun inguru biltzen dira Trauko kaleko 1. zenbakian. Atzokoan, elkarretaratzea eta gero, Ertzaintzak 9 lagun identifikatu zituen eta “atxilotze mehatxua” egin zien.

Read the rest of this entry »

“Kezka” eta “sumindura” adierazi ditu Lander Arbelaitzek hainbat ertzainen eskuetan jasandako tratu txarren aurrean. Donostiako Aske Gunean zeuden sei gazte auzipetuak atxilotzeko operazioa jarraitzen ari zen. Bere burua kazetaritzat aurkeztu zuen arren kolpeak eta eta bultzadak jaso zituen.

Read the rest of this entry »

Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenz, Iñigo Cabacasen auzian parte hartu duten sei ertzain kargutik kendu dituzte. Erabakia astelehenean Garak argitara eman zituen grabazioen ondorioz hartu dute, euren esanetan, elkarrizketek “agenteen lana baldintzatzen baitute”.

Read the rest of this entry »

Atzo goizean ertzain bat epaitu zuten Bilboko epaitegietan Kukutzaren hustean izandako istiluetan neska bat kolpatzea egotzita. Erasoa Ametzolan izan zen eta bideoan grabatu zuten lekukoek. Kukutzako Elkartasun Taldeak (KET) elkarretaratzea burutu zuen epaitegien aurrean. Haien esanetan “Ertzaintzako buruek epaitegiei eskainitako laguntza urria” izan da.

Read the rest of this entry »

Iñigo Gogoanek Iñigo Cabacas hil zuteneko 2012ko apirilaren 5eko gauean ertzainen arteko elkarrizketen grabazioek, Garak argitaratu dituen horiek, arnasik gabe utzi gaituzte, amorruak jota. Grabazioek argiro erakusten dute Iñigo Cabacasen heriotza ez zela istripua izan, hilketa baizik.

Read the rest of this entry »

Irudietan ikus daitekeenez, ertzainak ostikada bat eman zion sabelean tren geltokiaren ondoan zegoen gazte bati. Martxoaren 26an polizia-lerroaren arduradunak deklaratu zuen Iñaki Carro abokatuak jasandako kolpeengatik. Otsailean “Ni ere egon nintzen” Kukutzaren huste eta eraistean zauritu eta atxilotutako lagunak babesteko kanpaina aurkeztu zuten.

Read the rest of this entry »

Garak argitara eman ditu 2012ko apirilaren 5ean Deustuko komisaldegian eta Maria Diaz de Haron zeuden ertzainburuen arteko elkarrizketak. Horien arabera frogatu daiteke Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen karga motiborik gabekoa izan zela eta momentu horretan egoera kontrolpean zegoela.

Read the rest of this entry »

Mario Fernandez BBK-ko presidenteak lotsagabe onartu du: “Lehen dirua piloka irabazten zen eta orain ez”. Zuzendaritzak ez du onartu etxebizitza ordainean ematea kaleratze arriskuan dauden lagunentzat. Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, Uribarri, Errekalde eta Deustun protesta ekintzak egin dituzte auzoetako sukurtsaletan. 

Read the rest of this entry »

BBKren Batzar Nagusiaren atarian zabaldutako agenteak protesta egitera bertaratutako lagunei oldartu zaizkie. Mobilizazioa enpleguaren aldeko eta murrizketen aurkako kolektiboek, Asteazken Beroak ekimenak eta kaleratzeen aurkako plataformek deitu dute.

 [Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Hainbat lagun bildu dira gaur goizean plaza Biribilean Iñigo Cabacasen heriotzaren aurrean “justizia” galdegiteko eta Basauriko gaztearen familia eta lagunei elkartasuna adierazteko. Protesta BBVAko CGT, ELA eta LAB atal sindikalek deitu dute Iñigok bertan lan egiten baitzuen hil zutenean.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Urtebete bete zen atzo Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz Iñigo Cabacas gaztea hil zela. Iñigo gogoan herri ekimenak antolatuta, omenaldia egin zioten Basauriko gazteari Kafe Antzokian eta bertan, auziari buruz osatu duten dokumentalaren aurkezpena eskaini zuten. Aste osoan zehar beste hainbat egitasmo burutuko dituzte egungo polizia ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko.

Omenaldiko argazkiak

Read the rest of this entry »

Gervasio Gabirondok adierazi du Iñigo Cabacasen heriotza “istripu bat” izan zela. Adierazpenok “onartezinak” direla esan du Jone Goirizelaia familiaren abokatuak. Gaur, zauritu zuten egunaren urteurrenean, omenaldia egingo diote Iñigo Cabacasi Indautxun.

Read the rest of this entry »

Gaztearen heriotzaren urteurren omenaldiaren bezperan gurasoek auzia argitzeko eskatu dute. Manuel Cabacas Iñigoren aitak dio 2012ko apirilaren 5eko gau hartan Indautxun bildutakoak festa giroan zeudela, “ez zen manifestazio bat, ez zen kale borroka, ez zen asanblada bat, jai bat zen eta ertzainak ezin dira heldu ziren moduan heldu”.

Read the rest of this entry »

Bertaratutako ertzainek Maria Diaz de Haroko kalezuloan giroa lasaia zela egiaztatu zuten arren Deustuko agintari batek lekua husteko agindua eman omen zien. Apirilaren 9an gaztearen heriotzaren lehen urteurrena beteko da eta hainbat ekimen antolatu dituzte familiak, lagunek eta Iñigo Gogoan herri ekimenak. Read the rest of this entry »

Han remitido un escrito a los comités de empresa de la Policía Municipal, Bomberos y Ertzaintza y a la judicatura mediante la que les solicitan que no participen “en el acto final del desahucio, evitando que esas personas queden en la calle o lo que es peor, en una situación de desamparo y desesperación que les lleve a decisiones irreparables como las que estamos asistiendo recientemente”. Read the rest of this entry »

Gaztetxea inguratu zuen polizia-lerroaren arduradunak eta lekuko gisa deitutako bi agentek epailearen aurrean deklaratuko dute bihar. Hustearen egunean Iñaki Carro abokatuak jasandako erasoengatik izan dira deituak. Ametzolako tren geltokian neska bat jipoitu zuen ertzaina epaituko dute apirilaren 16an.

Read the rest of this entry »