Posts Tagged ‘Espainiako Gobernua’
Otsaila 22nd, 2013 by admin
Gazteek lan politiko publikoa egiten duten arren haien aurkako jazarpen, jarraipen eta epaiketek etenik ez dutela salatu dute. Amaiurreko diputatu Maite Aristegik eta senatari Amalur Mendizabalek babesa erakutsi dieta gazteei eta Alderdi Popularrari bakea lortzeko bidean “urratsak emateko” eskatu diote.
Read the rest of this entry »
Iraila 27th, 2012 by admin
Greba orokorra deitu duten sindikatu eta eragile sozialen arabera, hitzorduaren “erantzun zabalena” industrian eta sektore publikoan eman zen eta protesta egunaren balorazio positiboa egin dute. Bizkaiko enpresen %47ak lanuztea egin zuen atzoko.
Read the rest of this entry »
- Posted in Ekonomia
- No Comments
- Tags: Araba, balorazioa, bizkaia, Branka, eragile sozialak, Espainiako Gobernua, Gipuzkoa, irailak 26, jarraipen zabala, murrizketak, sindikatuak
Iraila 27th, 2012 by admin
Berriro ere, atzo arratsaldean sindikatu eta eragile sozialek deitutako manifestazioan, jende andanak salatu zituen Espainiako Gobernuak indarrean jarritako azken murrizketak. Bertan azpimarratu zuten “saltzen diguten gezurrezko krisi hori estafa bat besterik ez dela eta gure eskubideak murrizteko aitzakia”.
[Argazki Galeria]
Read the rest of this entry »
Iraila 13th, 2012 by admin
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Plataformetako kideek agerraldia burutu dute gaur goizean, Espainiako Gobernua, Gasteizekoa eta Iruñakoa ezartzen ari diren murrizketak salatzeko. Horregatik, irailaren 26an elkartasuna adieraztera eta greba orokorrean parte hartzera deitu dituzte pentsiodun guztiak.
[Agerraldiko bideoa]
Read the rest of this entry »
Iraila 4th, 2012 by admin
Espainiako Gobernuak hezkuntzan eta beste hainbat esparrutan onartu dituen murrizketak salatzeko estaturik gabeko nazioetako ikasleek greba deitu dute urriaren 11an. Hitzordu horren aurrean, ikasleria kalera ateratzera deitu dute “ezinbesteko eskola propioaren alde”.
Read the rest of this entry »
Abuztua 30th, 2012 by admin
Espainiako Estatuan bizitzeko baimenik ez duten etorkinei osasun arreta izateko eskubidea kenduko die irailaren 1ean onartuko den Errege Dekretuak. Horren aurrean Harresiak Apurtuz, Etorkinen aldeko Euskadiko GKEn Koordinakundeak, eta SOS Arrazakeria taldeak manifestazioa egingo dute 20:00etan Arriaga plazatik pertsona guztientzako osasun publikoaren eskubidearen alde.
Read the rest of this entry »
Uztaila 26th, 2012 by admin
210 euro jasotzen zituzten orain arte baina Espainiako Gobernuak kopurua murriztea erabaki du orain. Urtarrilean diru laguntza gehiagorik ez ematea onartu zuen Ministroen Kontseiluak, ondorioz, lau urteren buruan 6.000 gazte baino gehiago emantzipaziorako laguntzarik gabe geratuko dira.
Read the rest of this entry »
Uztaila 24th, 2012 by admin
LAB sindikatuak mobilizazio berriak burutuko ditu ostegunean, uztailaren 26an, Espainiako Gobernuak onartutako azken murrizketei erantzuteko. Lehenengo hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da Udaletxeko eskaileretan eta bigarrena, 15:30ean, BBK-k Bilboko Kale Nagusian duen egoitza nagusiaren aurrean.
Read the rest of this entry »
Uztaila 19th, 2012 by admin
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN, CNT eta hainbat eragile sozialetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean Bilbon, irailaren 26an Euskal Herrian egingo den greba orokorraren deialdia zabaltzeko.
Read the rest of this entry »
Uztaila 18th, 2012 by admin
Udaletxeko enpresa batzordeak bateratzea burutu du gaur goizean eraikinaren eskaileretan. Bertan, Espainiako Gobernuak onartu berri dituen murrizketak salatu dituzte eta azpimarratu dute horien bidez ez dela “aterabiderik lortuko, gizartea gehiago pobretzea baizik”. Bilduk fronte instituzional, politiko eta sindikala sortzeko beharra agerian utzi du.
Read the rest of this entry »
Uztaila 18th, 2012 by admin
Raxoy buru duen Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen harira zenbait mobilizazio burutzen ari dira aste honetan Euskal Herri osoan. Gaurkoan, 19:00etan, kazerolada-kontzentrazio zaratatsuak prestatu dituzte eskualdeetako ohiko tokietan.
Read the rest of this entry »
Uztaila 17th, 2012 by admin
Espainiako Gobernuak onartutako azken murrizketen aurrean, Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialek mobilizazio ezberdinak deitu dituzte gaurtik eta larunbatera. Era berean, greba orokorraren deialdiak airean jaraitzen du.
[Argazki Galeria]
Read the rest of this entry »
- Posted in Ekonomia
- No Comments
- Tags: Ainhoa Etxaide, Branka, ela, eragile sozialak, Espainiako Gobernua, LAB, Lanbide, murrizketak, protestak, sindikatuak, Txiki Muñoz
Uztaila 14th, 2012 by admin
Eredu ekonomiko berri bat lortzeko bidean burujabetzaren garaia dela dio koalizioak. ‘Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa’ lelopean PPren Gobernuak atzo iragarritako neurriak salatuko dituzte. Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa, 17:30ean. Gizarte eragile eta sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Lanbideren bulegoan asteartean 11:00etan.
[2012/07/13] Raxoyren murrizketei aurre egiteko deia zabaldu dute eragile sozialek eta sindikatuek
Read the rest of this entry »
Maiatza 18th, 2012 by admin
Absoluzioa emateak justizia egin dela esango luke, D3M eta Askatasunako kideen iritzian. Auziak bere oinarrian arrazoi politikoak zituela agerian geratu dela uste dute eta “salbuespen lege guztiak” bertan behera uzteko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
[2012/05/18] Fiskaltzak seina urteko eskaera egin du Urkaregi eta Zorrozuarentzat eta bosnakoa Isasa eta Munduaterentzat
Read the rest of this entry »
Apirila 27th, 2012 by admin
Ehun lagun inguru bildu dira gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean Herrira mugimenduak deitutako bateratzean. Bertan Espainiako Gobernuak atzo aurkeztutako planak “ez duela aurrerapausorik suposatzen” azaldu dute eta azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute jendartea.
[Adierazpenen bideoa]
Read the rest of this entry »