Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 19:06
Parcialmente Soleado
14°C
 

Posts Tagged ‘ETA’

“Euskal Herriak bakea behar du” lelopean elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko udaletxearen aurrean eragile politiko, sindikal eta sozialetako hainbat kidek azken atxiloketak euskal jendartearen nahiaren aurkako noranzkoan doazela adierazteko. Parte hartzaileen artean Bilboko Udalean EH Bilduren bozeramaile den Txema Azkuenaga eta Oskar Matute legebiltzarkidea izan dira.

Read the rest of this entry »

Asteartean Frantziako Poliziak eginiko atxiloketek agerian uzten dute egoera politiko berriari “aurreko egoerari zegozkion erantzunak” ematen jarraitzen dutela estatuek. Larunbat honetan, maiatzak 11, Euskal Herriko udaletxe guztietan 12:30ean kontzentrazioak egingo dituzte. Read the rest of this entry »

20.000 euroko bermea ezarri zion Auzitegi Nazionalak atzo. 7 urte eta erdira zigortzen duen epaiari helegitea jarri zion Auzitegi Gorenean Defentsak eta errekurtsoa aztertu bitartean aske utzi dute. Euri Albizu Alde Zaharrean bizi izandako segurarra ere fidantzapena aske geratu zen atzo.

Harreraren argazkiak

Read the rest of this entry »

Parisko Auzitegiko epaimahaiak Fiskaltzak egindako eskaera onetsi du goitik behera eta ez du kontuan hartu ETAk ekintza armatuak alde batera uzteko hartutako erabakia. 2009tik dago preso Akarregi eta aurretik ere lau urteko zigorra betea dauka Espainiako Estatuko presondegietan.

Read the rest of this entry »

“Gatazka politikoa behin betiko konpontzeko aukera historikoaren aurrean errepresioa eta eskubide urraketak” eten eta modu arduratsu eta eraikitzaile batean jokatzeko eskatu die estatuei. Manifestazioa egingo dute gaur Zorrotzan atxiloketa salatzeko.

Read the rest of this entry »

ETA erakunde armatuarekin lotura duela diote polizia iturriek. Puy-Saint Gulmier herrian, Puy-de-Dôme departamentuan, atxilotu dute lapurtutako auto batean zihoala.

Read the rest of this entry »

Hamarka lagunek hartu zuten parte Alde Zaharreko militante biak oroitzeko eginiko ekitaldi xumean. Otazua Herrerako mendatean Ertzaintzarekin izandako tiroketa batean hil zen, 2003ko irailaren 14an. Fernandez de Nograro, berriz, bi urte geroago zendu zen erbestetik gaixorik itzuli eta denbora gutxira.

Read the rest of this entry »

Bilboko Etxebarria parkean hil zen 1991ko abuztuaren 29an Poliziarekin izandako tiroketa baten ondorioz. Ertzaintzak hildako lehen euskal militantea izan zen hernaniarra. Autopsian parte hartu zuten medikuek sendiari baieztatu ziotenez oso gertutik, 10 bat zentimetrotik, buruan jasotako tiro baten ondorioz hil zen.

 

Read the rest of this entry »

Marco Perducak eta Donatella Porettik diote Auzitegi Nazionalak egozten dion delitua ez duela terrorismoarekin inolako loturarik, Erromako Auzitegiak berak adierazi duenez. Espainiako Estatuan “euskal militante politikoen aurkako legedi berezi bat” dagoela ohartarazi diote senatariek Justizia ministroari eta 45 egun etxean atxilotua daramatzan santutxuarrari kalera irteteko aukera eman diezaiola eskatu diote, behintzat lan egiteko aukera izan dezan.

Lander Fernandez: “Nire atxiloketa Poliziaren jazarpena salatzearen ondorioa da”

Read the rest of this entry »

Los populares bilbaínos tratan de desviar la atención ante un nuevo golpe de Estado, esta vez antisocial, gestado por sus dirigentes en Madrid, los mismos dirigentes que se han negado sistemáticamente a condenar los crímenes franquistas.

 

Read the rest of this entry »

Dicen que en el actual contexto no es aceptable “ni una sola detención más” en Euskal Herria y llaman a movilizarse mientras dure la incomunicación. Mañana, jueves, realizarán una concentración frente a la subdelegación del Gobierno, en la Elíptica, a las 19:00 horas. La Guardia Civil detuvo en la madrugada de ayer a los andoaindarras Iñaki Igerategi e Inaxio Otaño.

Read the rest of this entry »

ETAko kide legalak izatea leporatzen diete Iñaki Igerategi eta Juan Ignacio Otaño andoaindarrei. Guardia Zibilak Igerategiri babesa ematera joandako lagunen aurka egin du. Atxilotuak Madrilera bidean dira dagoeneko.

Read the rest of this entry »

Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte gaur hiru lagunak. Lorena Lopezekin batera atxilotu zituen Guardia Zibilak iazko martxoan eta lauek inkomunikatuta izan zituzten bitartean torturak jasan izana salatu zuten.

Read the rest of this entry »

Frantziako Justiziak Iñigo Sancho, Ruben Rivero eta Jon Etxeberria espetxera bidali ditu dozena bat kargu egotzi eta gero, horien artean ETAko kideak izatea.

Read the rest of this entry »

Iñigo Sancho errekaldetarra, Ruben Riverorekin (Balmaseda) eta Jon Etxeberriarrekin (Gasteiz) batera, atxilotu zuten larunbat arratsaldean Borgoña eskualdean ETA erakundearekin lotura dutelakoan. Arratsaldean manifestazioa egingo dute (19:30) Errekaldeko plazatik abiatuta hiru atxilotuen askatasuna eta euskal presoentzat amnistia aldarrikatzeko.

Read the rest of this entry »

Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari dira hirurak. Salsamendik dagoeneko beteak ditu ezarri dioten 6 urteko zigorra eta datozen egunotan espainiaratu dezakete bere Frantziako Justiziak haren aurka Auzitegi Nazionalak jarritako euroagindua onartu baitu. Eneko Bilbao San Inazioko presoari, berriz, 8 urteko espetxealdia ezarri diote eta urte eta erdi gehiago igaro beharko du kartzelan. Mendizabalek hainbat auzi dauzka irekita.

Read the rest of this entry »