Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 22, 18:44
Cubierto
17°C
 

Posts Tagged ‘euskara’

Apirilaren 27an, larunbata, jai giroa nagusituko da Bilbon. BERRIAk eta Hor dago! Abante konpartsak euren sorreraren urteurrena elkarrekin ospatuko dute eta horretarako, bazkari jendetsua burutzea erabaki dute.

Read the rest of this entry »

Milaka lagunek parte hartu zuten atzo Korrikaren 18. edizioan. Euskararen aldeko martxa erraldoia Enekuritik Bilbora sartu zen 17:35 aldera, eta lau ordu eta erdi geroago Galdakaoko bidea hartu zuen. Bilbotarrek bultzada handia eman zioten Korrikari eta giro polita sortu zen hirian zehar egindako ibilbidean.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Tipi-tapa, tipi-tapa… Korrika!

Martxoa 21st, 2013 by admin

Gaur bilbotar guztiek hitzordu berezia dute euskararekin izan ere, arratsaldeko 17:30ak aldera helduko baita Korrikaren 18. edizioa Bilbora eta lau ordu eta erdiz hainbat auzotatik igaroko da. 17:30ean Enekuritik sartu eta Santutxutik Galdakaorako bidea hartuko du 20:00ak aldera.

Read the rest of this entry »

Auzoz-auzo ibiliko da Korrika ostegunean

Martxoa 19th, 2013 by admin

Dagoeneko ezagutu dugu zein izango den Korrikaren 18. edizioaren Bilboko ibilbidea. Ostegunean helduko da euskararen aldeko martxa erraldoia hirira. Arratsaldeko 17:31an, Enekuriko etorbidetik sartu eta auzo ezberdinetatik igaro ondoren, 21:59an, Galdakaoko errepidea hartuko du Baionarako bidea jarraitzeko.

Read the rest of this entry »

Aste honetan, Santutxu-Txurdinagako XIII. Euskararen Astea ospatzen ari dira. Egitarauaren baitan, LOMCEren aurkako; Euskal Herriak bere hezkuntza eraikitzearen eta euskara aldeko hitzaldia eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Txurdinagako AEKren egoitzan.

Read the rest of this entry »

Hiru egun barru helduko da Korrikaren 18. edizioa Bilbora. Deustuibarran Korrika kulturaleko ekintzak burutuko dituzte bihartik ostegunera euskararen aldeko martxa erraldoiari babesa adieraziz. Auzokide zein herritar orok ekintzetan parte hartzeko aukera izango du.

Read the rest of this entry »

Martxoaren 2an ehunka lagun batu ziren Funikularreko plazan Korrika eta euskararen aldeko flashmob-a grabatzeko. Hitzordu arrakastatsua izan zen eta oraingoan, bukaerako bideoa ikusteko aukera dago.

Read the rest of this entry »

LAB sindikatuak EAJren aurrekontuek euskararen normalizazioan izan dezaketen eraginaz ohartarazi du. Sindikatuak salatu duenez hizkuntza politikaren aurrekontua %9 jaitsi nahi du eta ondorioz, euskararen normalizazioan murrizketak egongo dira.

Read the rest of this entry »

Hilaren 21ean Korrikaren 18. edizioa Bilbora helduko da arratsaldeko 17:30ean. Data garrantzitsu horreri begira ekintza ezberdinak burutzen ari dira auzoetan eta baita Korrika Kulturalaren baitan. Gaur bertan bertso saioa egongo da Santutxun 20:00etatik aurrera.

Read the rest of this entry »

Indautxun ere Korrika sustatzeko egitasmoa antolatu dute beste hainbat auzotan egiten ari diren bezala. Bihartik hasita eta hilaren 22ra bitartean, euskararen martxa erraldoiaren inguruko erakusketa egongo da AEK-k auzoan duen euskaltegian.

Read the rest of this entry »

Uribarriko ehunka lagun Funikularreko plazan batu ziren atzo arratsaldean, Korrikaren eta euskararen aldeko Flashmob-a grabatzeko. Giro polita sortu zen eta bertan jakitera eman zutenez, behin behineko grabaketa martxoaren 16an, hau da, euskararen egunean jendarteratuko dute.

[Grabaketaren argazkiak]

Read the rest of this entry »

Euskarari eta korrikari babesa emateko asmoz, Olabeagan egun osoko egitaraua prestatu dute martxoaren 9an. Egun horretan Olabeagako Korrika Jaia antolatu dute auzoko elkarte, taberna zein merkataritza gune ezberdinek eta parte hartzea irekia izango dela iragarri dute.

Read the rest of this entry »

EAJk zuzenketa egin dio Bilduk aurkeztutako proposamenari eta D ereduan matrikulatzeko eskaria dagoen zentroetan lerroa zabaltzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari baina Azkunaren alderdia jakitun da umeak euskarazko ereduan matrikulatu nahi dituzten Otxarkoagako gurasoak Txurdinagara bidaltzen dituztela.

Read the rest of this entry »

Ostiralean, martxoak 1, euskara eta Korrikaren aldeko flashmob-a grabatuko dute Uribarriko lagunek. Aurreko astean 3 entsegu egin zituzten eta ostegunerako, azken momentuko salantzak argitzeko asmoarekin, saio orokorra deitu dute. Ekintza guztiz irekia dela azaldu dute antolatzaileek eta beraz, hiritar orori parte hartzeko gonbitea luzatu diete.

Read the rest of this entry »

LAB sindikatuak elkarretaratzea burutu zuen atzo arratsaldean Hezkuntza Delegazioaren aurrean, Legebiltzarrean dauden politikariei Haurreskolak Partzuergoak dituen benetako gabeziak konpontzea exijitzeko. Hainbat izan ziren deialdiarekin bat egin zuten hiritar eta gurasoak.

Read the rest of this entry »

PP eta UPD alderdiekin lerratu ziren jeltzaleak atzo Gasteizko Legebiltzarrean Haurreskolak Partzuergoan gaztelania gehiago erabiltzearen alde egiten duen porposamen baten alde bozkatuta. Erabakiaren aurka elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak astelehenean, hilak 11. Read the rest of this entry »

Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren berbalagunek hitzordu berezia izango dute otsailaren 13an, asteazkena, izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Plaza Barritik hasita.

Read the rest of this entry »

Uribarriko lagunek flashmob-a grabatuko dute Korrikaren 18. edizioari babesa emateko eta auzoan ere euskaraz bizi nahi dutela argi uzteko. Datozen egunetan ekimenean erabiliko duten koreografia eskuratzeko aukera egongo da sarean eta horrela, etxetik dantza-pausoak prestatu ahalko dituzte ekimenean parte hartuko duten lagunek.

Read the rest of this entry »

Auzoan dauden hiru zentroetan, bi eskola publiko eta DBH eskaintzen duen itunpeko zentro bat, gaztelaniaz baino ezin da ikasi. Bilbon A ereduan irakasten duten lau zentro publiko gelditzen dira oraindik, horietako bi Otxarkoagan. Auzoak 11.000 bizilagun ditu.

Read the rest of this entry »

Korrika martxoaren 21ean helduko da Bilbora

Urtarrila 15th, 2013 by admin

16:30 aldera sartuko da Bilbon eta hainbat auzotatik ibiliko da bizpahiru orduz. Martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24an Baionan izango du helmuga euskararen aldeko lasterketaren 18. edizioak. Ibilbideari buruzko zehaztasunak otsailaren hasieran emango dituzte antolatzaileek.

Read the rest of this entry »

Kontseiluak deituta, manifestazioa egingo dute Donostian larunbat honetan “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean. AEK-k eta hainbat ikastolek autobusak antolatu dituzte larunbateko manifestaziora joateko. Alde Zaharrean kalejira eta bertso afaria egingo dute ostiralean.

Read the rest of this entry »

Iñigo Larrondo Errekaldeko bizilagunak bideo batean azaltzen duenez, ezinezkoa zaio auzoan alabarentzat pediatra euskaldunik topatzea. Abenduaren 1ean “Euskaraz bizi nahi dugu” lemapean Donostian egingo duen manifestazioara joateko deia zabaldu du Kontseiluak.

Read the rest of this entry »