Posts Tagged ‘ezker abertzalea’
febrero 21st, 2013 by admin
Azken asteetan auzoko hainbat lagunek pairatutako epaiketa zein estradizio kasuak salatu ditu Santutxuko ezker abertzaleak. Otsailaren 25ean, astelehena, manifestazioa deitu dute “Epaiketarik ez! Estradiziorik ez! Utzi bakean Santutxu eta Euskal Herria!” lemapean arratsaldeko 20:00etan, Karmelo plazatik abiatuta.
Read the rest of this entry »
Baionan emandako prentsaurreko baten bidez Batasunak bere disoluzioa iragarri du komunikabideen aurrean. Bertan argitu dutenez, Euskal Herriak fase politiko berri bat bizi du eta horri heltzeko, Ezker Abertzalearen erakundeetan egokipen ezberdinak eman dira azkeneko hilabeteetan, Batasunaren disoluzioa azken urratsa delarik.
Read the rest of this entry »
diciembre 17th, 2012 by admin
Ehunka lagun bildu ziren atzo EHUko Paraninfoan Txomin Ziluaga urriaren 24an zendu zen ezker abertzaleko militante historikoaren omenez eginiko ekitaldian. Bizitzan zehar izandako burkide eta lagunek esker oneko hitzak izan dituzte HASIko buruzagi eta HBren sortzailearentzat.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
diciembre 12th, 2012 by admin
Ezker abertzaleari eginiko “ekarpen politiko, ideologiko eta organizatiboa” eskertuko diote EHUko Paraninfoan, abenduaren 16an (12:00etan) egingo duten ekitaldian. Euskal Herrian piztutako borroka eta prozesuetan egindako lana eta Ertamerikako herrien askapen prozesuei erakutsitako elkartasuna azpimarratu dute.
[Periko Solabarriaren hitzak Txomin Ziluagari buruz]
Read the rest of this entry »
noviembre 20th, 2012 by admin
28 eta 23 urte dira gaur Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko kideak erail zituztenetik. Urteurrena bi gertakari historikorekin -Gasteizko Legebiltzarraren osaketa eta Aieteko bilkura- koinziditu izana azpimarratu du Joseba Permachek. Arratsaldean (19:30) ekitaldia egingo du Egiari Zor fundazioak Esperantza frontoian.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
octubre 23rd, 2012 by admin
“Gatazka politikoa behin betiko konpontzeko aukera historikoaren aurrean errepresioa eta eskubide urraketak” eten eta modu arduratsu eta eraikitzaile batean jokatzeko eskatu die estatuei. Manifestazioa egingo dute gaur Zorrotzan atxiloketa salatzeko.
Read the rest of this entry »
septiembre 19th, 2012 by admin
“Gerrarako salbuespen neurri eta tresna politiko-polizial eta juridiko guztiak” bertan behera uzteko eta konponbideen eta bakearen norabidean jartzeko eskatu du Maribi Ugarteburuk. Imanol Gonzalezen atxiloketaren harira zabaldutako informazioa gezurtatu eta atxiloketaren oinarrian arrazoi politikoak daudela salatu dute.
Read the rest of this entry »
julio 26th, 2012 by admin
Iberdrolak 1.800,5 milioiko mozkin garbia izan du urteko lehenengo seihilekoan, 2011n baino 15,2% gehiago, konpainiak jakitera eman duenez. Ignacio Sanchez Galan zuzendariak azaldu du hazkundea atzerriko negozioen ondorioa dela. Enpresak ez zuen zergarik ordaindu 2009 eta 2010 urteetan Bizkaiko Foru Aldundiaren pizgarri fiskalei esker.
Read the rest of this entry »
junio 20th, 2012 by admin
Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatu egin du boto bakarreko aldeagatik. Ezker abertzaleko alderdiak jarritako helegiteari buruzko eztabaidak luze jo du, baina Konstituzionalak legeztatzearen alde egin du azkenik. Sei epailek alde bozkatu dute eta bostek aurka. Hiru boto partikular eman dituzte. Ebazpena datozen egunetan emango dute ezagutzera.
Auzitegi Konstituzionalaren oharra [pdf]
Read the rest of this entry »
junio 14th, 2012 by admin
Hautes errolda aldatzeko proposamena ez da, Maribi Ugartebururen ustez, hauteskundeei begira eginiko saiakera soila, “euskal herritarrok daukagun erabakitzeko eskubidea” ukatzeko eta “Euskal Herriko ziklo berrian ezker soberanista eta independentistari ateak ixteko” erronka ere bada.
Read the rest of this entry »
Joana Regueiro y Mikel Etxaburu, miembros de la izquierda abertzale
La foto que se visualizó en el Manzanares reflejó una realidad ineludible para el estado español. La de dos naciones, que contendientes sobre el césped, optaron por reivindicar juntas, de la mano, los derechos nacionales que les corresponden, tanto ante quienes son los principales responsables de su conculcación, como ante el resto del planeta que esperaba expectante un partido entre dos de los equipos de fútbol mas atractivos.
Read the rest of this entry »
Eusko Alkartasuna, Izquierda Abertzale, Alternatiba y Aralar hemos presentado a la sociedad una propuesta socioeconómica para Euskal Herria que plantea un modelo alternativo a la actual crisis sistémica que está provocando la destrucción del medio ambiente, el retroceso en las condiciones de vida, en el sistema de bienestar o en el sistema alimentario.
Jon Salaberria (Aralar), Joseba Gezuraga (EA), Mikel Etxaburu (Ezker Abertzalea) y Pablo Fernandez (Alternatiba)
Read the rest of this entry »
El portavoz de Alternatiba, Oskar Matute, ha valorado hoy la ilegalización de Sortu hace ya más de un año y ha señalado que “la injusticia sostenida en el tiempo hacia esta formación no es solo la injusticia hacia un partido, sino la actitud vengativa hacia todo un sector político y social de nuestro pueblo”.
Read the rest of this entry »
Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan. Ezkerreko lau alderdi soberanistek azpimarratu dute badagoela irtenbidea Bizkaia jasaten den krisi ekonomiko eta sozialetik ateratzeko, eraldaketa sozialean eta burujabetzan oinarritutako irtenbidea. Bihar, berriz, Merkataritza txikiaz hitz egingo dute Batzar Nagusietan.
Read the rest of this entry »
Ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralarrek egungo egiturazko krisi sistemikoari irtenbidea eman nahian sortutako proposamena aurkeztu zuten maiatzaren 1ean. Datorren astean proposamena ezagutzera emateko hitzaldiak antolatu dituzte Bilbon, hilaren 22an Batzar Nagusietan eta 26an EHUko paraninfoan.
[Dokumentua euskaraz]
[Dokumentua gazteleraz]
Read the rest of this entry »
Lander Etxebarria ezker abertzaleko kideak Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzaleak maiatzaren 1ean aurkeztutako alternatiba soziekonomikoaren nondik norakoak azaldu dizkio Brankari. Era berean, gogora ekarri du datorren maiatzaren 22an herritarrei zuzendutako hitzaldia burutuko dutela Batzar Nagusietan, bilbotarrek alternatiba horretan sakon dezaten.
Read the rest of this entry »
Representantes de las cuatro sensibilidades que confluyen en Amaiur han reivindicado una banca “vasca, pública y solidaria” que responda a los intereses de la ciudadanía. Alertan de que lo ocurrido recientemente con Bankia podría ocurrir también con Kutxabank a quien le piden que deje de lado “operaciones de fusión expansionistas” y apueste “por la economía y las necesidades sociales”.
Read the rest of this entry »
Duela hilabete hil zen Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz Iñigo Cabacas gaztea. Data horren harira Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak agerraldia egin dute gaur goizean eta bertan, Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuari apirilaren 5ean gertatutako argitzea eskatu diote eta berriz ere, “bere dimisioa exijitu” dute.
[Adierazpenen bideoa]
Read the rest of this entry »
- Posted in Hiritarrak, Politika
- No Comments
- Tags: alternatiba, Ana Etxarte, aralar, Branka, dimisioa, ertzaintza, Eusko Alkartasuna, ezker abertzalea, Herrizaingo Sailburua, Ibon Cabo, Iñigo Cabacas, Rodolfo Ares, Xuban Nafarrete
Egungo egoera sozioekonomikoari irtenbidea ematen dion dokumentua plazaratu zuten atzo Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak. Bertan, hainbat proposamenekin batera krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebildu dituzte.
[Dokumentua euskaraz]
Read the rest of this entry »
abril 26th, 2012 by admin
Alternatiba, Aralar, Ezker abertzalea eta Eusko Alkartasuneko ordezkariek Bizkaiko egoera ekonomikoak “kezka” eragiten diela jakinarazi dute gaur goizeko agerraldian. Era berean, EAJk ekonomia tertziarioaren alde eta Guggenheim efektuaren eta turismoaren alde eginez hiritarren etorkizuna jokoan jartzen ari dela salatu dute.
[Adierazpenen bideoa]
Read the rest of this entry »
abril 23rd, 2012 by admin
Askatasun haizea dabil hitzaldia eskainiko du ezker abertzaleak hilaren 25ean, asteazkena, Bilboko Arrupe Exean. Bertan, Eugenio Etxebeste “Antxon” izango da hizlaria eta ekimenera “gatazka politikoaren irtenbidean” interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte.
Read the rest of this entry »
abril 17th, 2012 by admin
Estos últimos días están resultando muy duros para la sociedad vasca. No podemos y no queremos borrar de nuestra cabeza ni de nuestros corazones el recuerdo de Iñigo Cabacas, el joven asesinado por las armas de la Ertzaintza.
Read the rest of this entry »