Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 23, 18:32
Más nubes que claros
13°C
 

Posts Tagged ‘Gernikako akordioa’

Elkarretaratze isila egingo dute larunbatean Donostian. Amaiurrek Arkaitz Rodriguez presoaren arrebak jasotako “heriotza eta bortxaketa mehatxuez” informazioa eskatu dio Espainiako Gobernuari. Neba bisitatzetik etxera zihoala Polizia bi autobidetik aterarazten saiatu ziren beren bidean sartuz. Behin autobidetik kanpo, mehatxuak kolpeak eta ukituak egin zizkiotela salatu du bere testigantzan.

Read the rest of this entry »

Mila lagun inguru bildu dira gaur eguerdian Euskadi plazan, Gernikako Akordioak deitutako elkarretaratze nazionalean. Bertan, preso gaixoen kaleratzea eta hauen giza eskubideen errespetua eskatu dute.

[Argazki Galeria]

[Agerraldiko bideoa]

Read the rest of this entry »

Gernikako Akordioak elkarretaratze nazionala antolatu du biharko, presoen eskubideen alde Euskadi plazan, 12:00etan. Herrirak bertan behera utzi du larunbaterako deitutako manifestazioa, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatzeko agindua eman eta gero.

Read the rest of this entry »

Hamarka milaka lagun bildu dira gaur Bilbon euskal preso politikoei ezarritako zigorren luzapenen amaiera eskatzeko eta gatazkaren konponbide demokratikoa galdegiteko Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitutako manifestazioan. Antolatzaileek Espainiako Estatuaren inmobilismoa eta blokeoa salatu dute.

 [Argazki galeria] Read the rest of this entry »

Dicen que en el actual contexto no es aceptable “ni una sola detención más” en Euskal Herria y llaman a movilizarse mientras dure la incomunicación. Mañana, jueves, realizarán una concentración frente a la subdelegación del Gobierno, en la Elíptica, a las 19:00 horas. La Guardia Civil detuvo en la madrugada de ayer a los andoaindarras Iñaki Igerategi e Inaxio Otaño.

Read the rest of this entry »

Igande honetan, hilak 5, “Herrira” mugimenduaren sorrera ekitaldiaburutuko dute Kursaalean. Mugimenduaren helburu nagusia “preso eta iheslariek bizi duten egoerari irtenbidea ematea” izango da. Bilbotik autobusak irtengo dira hitzordura joateko.

Read the rest of this entry »

Konponbide demokratikoaren aldeko pauso handia

octubre 23rd, 2011 by Branka

Bilboko kaleak bete zituen atzo Gernikako Akordioaren sinatzaileek konponbide demokratiko baten alde deitutako manifestazio jendetsuak. Antolatzaileek “aukera historiko hau baliatzeko” deia egin zioten jendarteari.

Read the rest of this entry »

Gernikako Akordioa sinatzen duten erakunde eta eragileek agerraldiak egin dituzte gaur goizean hego Euskal Herriko hiriburu guztietan bihar Bilbon (La Casillan 17:30ean) konponbidearen alde deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egiteko.

Read the rest of this entry »

Ibon Iparragirre preso politikoak Basurtoko ospitalean jarraitzen du asteartetik biriketako infekzioarekin. Bizi duen egoera larria salatzeko mobilizazioak egingo dira asteburuan zehar. Goizean Gernikako Akordioaren hainbat ordezkari erietxera joango dira presoari bisita egitera.

[2011/10/13] Etxerat: “Presoak etxean eta bizirik nahi ditugu”

Read the rest of this entry »

Gernikako Akordioa sinatu duten eragile politiko, sindikal eta sozialek manifestazio nazionala egingo dute urriaren 22an Bilbon. Bakea eta normalizazio politikoa “euskal herritarrok babestu eta bultzatu″ behar dugula adierazi dute sinatzaileek.

Read the rest of this entry »

Milaka lagunek parte hartu du gaur arratsaldean Bilbon ezker abertzalearen legalizazioa eskatzeko Gernikako Akordioko sinatzaileek deitutako manifestazio nazionalean. Deitzaileek indarkeria albo batera uzteko eskatu diote Espainiako gobernuari. ETAk “modu positiboan” erantzun duela, bere konpromisoa berretsiz adierazi eta gobernuek, berriz, indarkeria gehiagorekin erantzun dutela salatu dute, “heldutasun demokratikorik ez dutelako”. “Berandu baino lehenago, Euskal Herriak estatuen jarrera ezkorra aldatzea lortuko du”, esanez amaitu da ekitaldia.

Read the rest of this entry »

Espainiako Auzitegi Gorenak Sortu alderdi gisa erregistratzeari ezezkoa eman izanak euskal gizartean «ezinegona» eragin duela sinetsita, elkartu eta erantzun bateratua emateko beharra ikusi dute Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileek. «Legalizazioa eta jarduera politiko guztien normalizazioa nahi dituen gizarteari» bozgorailua ematea erabaki dute. Nazio manifestazioa antolatzea. Hurrengo larunbaterako antolatu dute protesta Bilbon. Casillatik aterako da martxa apirilaren 2ko 17:30ean, Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain! lelopean.

Read the rest of this entry »

Santutxu eta Boluetako kristau komunitateen Gizarte Eskolak Gernikako Akordiari buruzko solasaldia deitu dute astelehenerako. Hitzaldia arratsaldeko 7:30etan hasiko da Karmelo elizako areto sozialean. Akordioa sinatu duten alderdietako buruak arituko dira hizlari gisa.

Gernikako Akordioko eragileek deituta ehunka lagun bildu dira iluntzean Arriagan. Bertan, lan politikoa egiteagatik atxilotutako nafarren askatasuna aldarrikatzeaz gain, atera bide demokratikoak exijitu diote Espainiako gobernuari. ARGAZKIAK BARRUAN.

Read the rest of this entry »

Arriagan izango da zita, 19:30ean hasita. “ETAren su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren ondoren Estatuak ere urratsak egin behar ditu. Euskal herritarron aurkako sarekada honek Euskal Herrian abian den prozesu demokratikoa oztopatzea eta galaraztea du helburu”. BIDEOA BARRUAN.

Read the rest of this entry »

Gernikako Akordioa zabaldu dute Indautxun

noviembre 23rd, 2010 by Branka

Aurreko larunbatean Gernikako Akordioa jendearen artean zabaltzeko eta ezagutarazteko kanpaina hasi zen Indautxun. Dr. Areilza kaletik erosketak egiten edo poteatzen zebilen jendeak Gernikako akordioa euskeraz, gaztelaniaz eta frantzesez azaltzen den liburuxka eskuratzeko aukera izan zuen.

Read the rest of this entry »

Gernikako adierazpenaren sinatzaileek deituta jendetza bildu da iluntzean Arriagan. Bertan aurreko ostiralean gazte independentisten kontrako sarekada politikoa salatzeaz gain, indarkeriarik gabeko eta normalizazio politikoa progresiboki garatuko den egoera sortzeko erabakiak eta ekimenak har ditzala exijitu diote Espainiako gobernuari.

Read the rest of this entry »

“Porque necesitamos soluciones democráticas, ha llegado el momento de decirle al Gobierno español que ya basta. En el camino hacia la paz, es necesario terminar con la persecución ideológica“, han manifestado en una rueda de prensa en la que han ejercido como portavoces representantes de organizaciones juveniles firmantes de Gernika y en la que han estado, entre otros, representantes de la :izquierda abertzale, EA, Aralar y Alternatiba. Han convocado una concentración para el miércoles a las 7:30 de la tarde en la plaza del Arriaga bajo el lema “Aski da! Bakebidean aterabide demokratikoak orain!”.

[GARA] Encarcelados cuatro de los catorce jóvenes detenidos el viernes
(Xabat Moran eta Ikoitz Arrese asteartean pasako dira epailearen aurretik)

Read the rest of this entry »