Posts Tagged ‘Hauteskundeak’
Azaroa 1st, 2012 by admin
Urriaren 21ean Gasteizko Parlamenturako hauteskundeak izan ziren Hego Euskal Herrian. Egun hartako datuei erreparatuz, esan beharra dago erabakitzeko eskubidea onartzen duten indar politikoek, hau da, EAJ, EH Bildu, IU, EB, Equo eta Euskal Komunistak 101.728 bozka lortu zituztela. Emaitza horiek argi utzi zuten, Bilbon burujabetzaren aldeko postura nagusitzen dela.
Hauteskundeetako emaitzak auzoz-auzo
Read the rest of this entry »
Urria 31st, 2012 by admin
Euskal kutxen asanblada orokorrretarako bezeroen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetan EH Bilduk aukera gehiago ditu Kutxako batzarrean gehiengo osoa izateko; EAJ garaiale atera da BBK-ko zerrendetan eta PP Vitalean.
Read the rest of this entry »
Urria 30th, 2012 by admin
Gaur euskal kutxen asanblada orokorrretarako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak burutzen ari dira. Alderdi politikoek bultzatutako hautagaien arteko lehia ematen ari da eta Kale Nagusiko BBKren egoitzaren aurrean, EAJk bultzatutako Aurrera hautagaitzaren aldeko kideek bozka eskura eman diete bertaratu direnei, emaitza hobeak trikimailuen bidez lortzeko.
Read the rest of this entry »
Urria 30th, 2012 by admin
Oraindik aurreko igandean izandako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen zurrunbiloan murgilduta gaudenean, beste hauteskunde batzuen aurrean gaude: BBK, Vital eta Kutxako Batzar Orokorretako kideak, bezeroen izenean, hautatzekoak.
Read the rest of this entry »
Urria 27th, 2012 by admin
Bilboko datuei erreparatuz, hauteskundeetan PPren emaitzak beheranzko joera izan dutela azpimarratu beharra dago. Udal hauteskundeetan izandako emaitzak mantendu dituzte eta Bilbon hirugarren indarra izan dira.
Hauteskundeen emaitzak auzoz-auzo
Read the rest of this entry »
Urria 25th, 2012 by admin
El descenso en el número de apoyos al partido de Patxi López ha sido considerable en las tres provincias pero la pérdida de votos ha sido especialmente acusada en Bilbo, donde han cosechado 22.580 votos menos que en 2009.
Hauteskundeen emaitzak auzoz-auzo
Read the rest of this entry »
Urria 24th, 2012 by admin
Biltzen Bizkaia Kutxabankeko bezeroen herri plataformak ohartarazi du entitatea hilabete gutxitan erabat pribatizatuta egon litekeela. Gizarte ekintza bermatzeko eta etxe kaleratzeak geldiarazteko lan egingo dutela agintzen dute eta botoa eskatzen diete datorren asteartean kutxen batzarrak osatzeko hauteskundeetan parte hartuko dutenei.
Read the rest of this entry »
Urria 22nd, 2012 by admin
Auzo gehienetan EAJ atera da garaile; Zazpi Kaleetan, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Deustuibarran EH Bilduk irabazi du; PSEk guztira 22.580 boto galdu ditu Bilbon baina alderdi bozkatuena izan da Arangoitin, Uretamendi-Betolatzan, Iturrigorri-Peñascalen eta Otxarkoagan. Auzo guztietako grafikoak albiste barruan.
Read the rest of this entry »
- Posted in Hauteskundeak, Politika, SAKONEAN
- No Comments
- Tags: auzoak, Branka, EAE, EH Bildu, emaitzak, Gasteizko Parlamentua, Hauteskundeak, pnv, pp, PSE
Urria 22nd, 2012 by admin
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzei begira aipatzekoa da Bilbon EAJk irabazi duela, PSErena dela bigarren indarra, PPk hirugarren postua duela eta EH Bilduk laugarrena. Deustuibarran, Zazpi Kaleetan, San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean EH Bildu atera da garaile eta orokorrean, koalizio subiranistak Amaiurrekin baino 1.633 bozka gehiago lortu ditu Bilbon.
Read the rest of this entry »
Urria 22nd, 2012 by admin
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak iraganda (eta ea Nafarroan ez ote diren laster egongo, pentsatuz), euskal subiranismoak eta batez ere EH Bilduren inguruan dauden indarrek ia 3 urte dauzkate mezuak eta kultura politikoak kohesionatzeko eta benetako erronkari heltzeko: hurrengo udal eta foru hauteskundeak, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan.
Read the rest of this entry »
Urria 21st, 2012 by admin
Gora egin badu ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzeak 2009an baino baxuago jarraitzen du. Ezagutzera eman dituzten datuen arabera, aurreko hauteskundeetan herritarren %48,82ak bozkatu zuen 17:00ak bitartean, eta gaurko egunean % 47, 21ek.
Read the rest of this entry »
Urria 21st, 2012 by admin
Raul Fernandez Herrizaingo sailburuordeak jakitera eman duenez, herritarren %14,77ak bozkatu du goiz osoan zehar, 09:00etatik 12:00etara. Azpimarratzekoa da 2009ko hauteskundeei begira parte hartzea %2,37 jaitsi dela.
Read the rest of this entry »
Urria 19th, 2012 by admin
Gauerdian amaiera emango zaio Eusko Legebiltzarrerako hauetskunde kanpainari eta alderdi politikoek azken momenturarte euren aldeko bozkak eskatu dituzte. Atzo, TxikEHn Bilduk ekitaldi berezia antolatu zuen Alde Zaharrean, hautagai nagusien arteko kanpainako azken eztabaida bertso trama formatuan.
[Argazki galeria]
[Bertso tramako bideoa]
Read the rest of this entry »
Urria 17th, 2012 by admin
La candidata a lehendakari abogó ayer en Bilbo por el respeto y el diálogo “entre todos y todas para buscar soluciones”. El exlehendakari Carlos Garaikoetxea criticó a aquellos que han atacado e insultado con dureza a EH Bildu durante estas últimas semanas y mandó un mensaje directo al PNV a quien le recordó que “equivoca el tiro”.
[Argazki galeria]
[Agerraldiaren bideoa]
Read the rest of this entry »
Urria 16th, 2012 by admin
Hauteskunde kanpaina bukaerara heltzen ari bada ere, zenbait ekimen burutuko dira aste honetan Bilboko auzo ezberdinetan. Ostegunean, urriaren 18an, EH Bilduk ekitaldi berezia antolatu du. Hautagai Nagusien arteko kanpainako azken eztabaida hain zuzen ere, eta bertso trama itxura emango diote.
Read the rest of this entry »
Urria 15th, 2012 by admin
Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, Oskar Matutek agerraldia eskaini du gaur goizean Bilboko plaza Biribilean, EH Bilduren kanpainaren baitan. Bertara, zenbait herritar eta Bilduko Udal taldea hurbildu dira.
Read the rest of this entry »
Urria 15th, 2012 by admin
Resulta insultante a la ciudadanía de esta parte de Euskal Herria convocada a unas elecciones para lehendakari que personas desconocedoras cuando no despectivas con la lengua propia del país, tengan la desfachatez de presentarse como candidatos, aun sabiendo que la gran mayoría de vascos no los quiere. Son impresentables.
Read the rest of this entry »
Urria 11th, 2012 by admin
Hauteskunde batzordeak atzera bota ditu Falange, Nudo Patriota Español eta Alianza Nacional taldeek biharko deituta duten ekitaldia debekatzeko EH Bilduk, Ezker Anitzak eta Lau Haizetara Gogoan plataformak jarritako salaketak.
Read the rest of this entry »
Gaur gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina. Igande honetan Oskar Matutek parte hartuko du Errekaldeko plazan egingo den ekitaldian. Horrez gain, urriaren 18an Deustun eta 19an Santutxun egingo dute ekitaldia. Bilboko ekitaldi nagusia 16an egingo dute plaza Barrian.
Read the rest of this entry »
- Posted in Politika
- No Comments
- Tags: bilbo, Branka, Carlos Garaikoetxea, Deustu, EH Bildu, Errekalde, Hauteskundeak, kanpaina, Laura Mintegi, Oskar Matute, Santutxu
Galdetu zidaten: “polizia eta militar asko ote daude Bilbon erroldatuta, aldatzen ote ditu horrek emaitzak?” Euskal Herrian azken aldian egon den jauzi subiranistan, gure hirian -Euskal Herriko jendetsuena, hiriburu ekonomikoa- ez da gainontzekoetan bezainbat igarri. Badakigu udal hauteskundeek gehiengo absolutua eman ziola populismo berezi bati, baina sakonago ere begiratu behar delakoan nago.
Read the rest of this entry »
Pentsiodunen plataformek hilaren 21eko hauteskundeetako lehendakarigaiengana jo dute euren aldarrikapenen berri ematera. Bizitza duina izateko eskubidea, andre eta gizonen arteko parekidetasuna hedatzea, babes sozial publikoaren sistema bat izateko eskubidea, pentsioen kudeaketa hurbiltzea, zerga-sistema progresiboagoa edota euren iritzia kontuan izatea eskatu dute.
Read the rest of this entry »
EH Bilduk bulego bat zabalduko du bihar, urriaren 4an, Esperantza kaleko 16. zenbakian. Bertan, hauteskundeei begira beharrezkoa den informazioa eskuratu ahalko da papeletak, programa edota posta bidezko botoari buruzko informazioa.
Read the rest of this entry »