Posts Tagged ‘“Herrira” mugimendua’
Abendua 26th, 2012 by admin
Gaurkoan, 60 idazle baino gehiagok atxikimendua eman diote Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an deitutako Herri Mobilizazio orokorrari. Horien artean aurkitzen dira besteak beste, Jon Arretxe, Mikel garmendia, Juan Mari Irigoien, Lutxo Egia, Ander iturriotz eta Irati Jimenez.
Read the rest of this entry »
Abendua 10th, 2012 by admin
Larunbatean, milaka lagunek parte hartu zuten Durangon euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko lipdub-ean. Herrirak azpimarratu du, Durangon bizitako aldarrikapen eguna “giro bikainean” egin zela eta parte hartzaile guztiak zoriondu ditu.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Maiatza 24th, 2012 by admin
Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du Justizia Jauregiaren aurrean beste behin, Txus Martin Basauriko preso politikoaren egoera larria salatzeko. Agerraldian, gaur arratsaldean 19:30ean, plaza Eliptikotik abiatuko den manifestazioan eta bihar 12:00etan, osasungintza alorreko profesionalek Galdakaoko Ospitalean egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.
[Ekimenaren bideoa]
Read the rest of this entry »
Apirila 27th, 2012 by admin
Ehun lagun inguru bildu dira gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean Herrira mugimenduak deitutako bateratzean. Bertan Espainiako Gobernuak atzo aurkeztutako planak “ez duela aurrerapausorik suposatzen” azaldu dute eta azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute jendartea.
[Adierazpenen bideoa]
Read the rest of this entry »
Martxoa 26th, 2012 by admin
Larunbat eguerdian Txus Martin Basauriko presoaren eta orokorrean preso gaixoen askatasuna eskatzeko 24 orduko mobilizazioa egin zen plaza Eliptikoan. Igandean mila lagun baino gehiagok manifestazioa egin zuten Arriagako plazara mobilizazioa bukatu eta gero. Bertan, Herrira mugimenduko kideek “Txusen egoera larria” salatu eta “berehala aske geratzearen beharra” azpimarratu zuten.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Martxoa 21st, 2012 by admin
Ostiralean, hilaren 23an, ekitaldi politikoa eta enkartelada antolatu ditu Herrira mugimenduak Altamiran, arratsaldeko 20:00etan. Egitasmoan Lorena Lopez, auzoko preso politiko ohia egongo da eta auzokideek ongietorria emateko aukera izango dute.
Read the rest of this entry »
Martxoa 9th, 2012 by admin
Herrira mugimenduaren anbulantzia Basauriko anbulategian egon da gaur goizean Txus Martin preso politikoaren askatasuna exijitzen duten sinadurak biltzen. Era berean, hilaren 24ean eguerdiko 12:30ean, plaza Eliptikoan abiaraziko duten 24 orduko elkarretaratzean parte hartzeko deia zabaldu du.
Read the rest of this entry »
Martxoa 8th, 2012 by admin
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean Herrira mugimenduak emakume presoen egoera gogora ekarri du eta datu berriak argitara eman ditu. Jakitera eman duenez sakabanaketak lehen pertsonan eragiten die emakume presoei, espetxeetan dauden 101 emakumetatik bi bakarrik baitaude Euskal Herriko kartzeletan.
Read the rest of this entry »
Otsaila 10th, 2012 by admin
“Herrira” mugimenduko kideek “muturreko espetxe politika” salatu dute eta “Espainiako Gobernuari arduraz jokatzea eskatu” diote salbuespen neurriak pairatzen dituzten presoen kasuetan. Besteak beste, Txus Martin, Iñaki Erro eta Jose Mari Perez preso gaixoen egoera gogora ekarri dituzte.
Read the rest of this entry »
Otsaila 1st, 2012 by admin
Igande honetan, hilak 5, “Herrira” mugimenduaren sorrera ekitaldiaburutuko dute Kursaalean. Mugimenduaren helburu nagusia “preso eta iheslariek bizi duten egoerari irtenbidea ematea” izango da. Bilbotik autobusak irtengo dira hitzordura joateko.
Read the rest of this entry »