Posts Tagged ‘Hitzaldia’
Maiatza 8th, 2013 by admin
Kapitalismoaren eta inperialismoaren krisiaren nondik norakoak aztergai izango dituzte maila handiko bi pentsalariek Ipar Hegoa Fundazioak eta LABek Sarrikoko fakultatean antolatu duten hitzaldian. “Espainiak eta Frantziak ezartzen dizkiguten murrizketei aurre egiteko” sindikatuak Euskal Herrian abiatutako borroka eta dinamiken baitan kokatu dute hitzaldia.
Read the rest of this entry »
- Posted in Ekonomia, Hiritarrak
- No Comments
- Tags: Branka, Hitzaldia, inperialismoa, Ipar Hegoa, James Petras, kapitalismoa, krisia, LAB, Luciano Vasapollo, Sarriko
Apirila 26th, 2013 by admin
50 lagun inguru batu ziren atzo, arratsaldeko 20:00etan, Santutxuko Karmelo kalean, “Krisia, nork eta zergatik” izenburupean burututako hitzaldian parte hartzeko. Hitzordua irekia izan zen eta bertaratutako lagunek gaiaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izan zuten.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Apirila 25th, 2013 by admin
Santutxuko Familia Elkarteak giza katea burutuko du larunbatean, auzoko kaleetan barrena, egungo gizarteak pairatzen duen krisi ekonomikoari erantzuteko. Era berean, “Krisia, nork eta zertarako?” izenburua duen hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean.
Read the rest of this entry »
Apirila 23rd, 2013 by admin
Maiatzaren lehena ospatuko da datorren asteazkenean eta data horri begira, LAB sindikatuak hitzordu ezberdinak burutuko ditu. Besteak beste, hilaren 25ean, hitzaldia egongo da La Bolsan eta bertan, Ainhoa Etxaide Langileen Nazioarteko Egunaren inguruan arituko da. Maiatzaren 1ean aldiz, manifestazioa deitu dute 11:45tan Zabalburutik abiatuta.
Read the rest of this entry »
Apirila 18th, 2013 by admin
Azken 50 urtetan Euskal Herrian torturak, kontrol sozial eta politikorako tresna gisa, eragindako milaka biktimei aitortza, ordaina eta berriz gertatuko ez den bermea zor zaiela adierazi du Julen Arzuagak Euskal Memoria Fundazioarekin batera eginiko Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian liburuaren aurkezpenean. Bilbon 2.600 lagun atxilotuak izan dira arrazoi politikoengatik; 400 torturatuak.
Aurkezpen hitzaldi osoaren bideoa [1. zatia] [2. zatia] [3. zatia] [4. zatia]
Read the rest of this entry »
Apirila 11th, 2013 by admin
“Eredu polizialaren gaineko alternatibak” goiburupean, Cesar Manzanos Salhaketako kideak eta EHUko irakasleak hitzaldia eskaini zuen atzo Hika Ateneoan. Solasaldia Iñigo Cabacasen hilketaren urteurrenaren inguruan antolatutako “Polizia ereduari Xake!” jardunaldien barruan kokatzen da.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Martxoa 20th, 2013 by admin
Ines del Rio presoaren egoera aztertuko du gaur Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handiak. Data horren harira hainbat izan dira Euskal Herrian zein Bilbon egin diren egitasmoak besteak beste, aurreko astean Hika Ateneoan Herrirak burututako hitzaldi arrakastatsua. Gaurko egunean elkarretaratzeak deitu dituzte herri eta hiri ezberdinetan.
Read the rest of this entry »
Martxoa 19th, 2013 by admin
Aste honetan, Santutxu-Txurdinagako XIII. Euskararen Astea ospatzen ari dira. Egitarauaren baitan, LOMCEren aurkako; Euskal Herriak bere hezkuntza eraikitzearen eta euskara aldeko hitzaldia eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Txurdinagako AEKren egoitzan.
Read the rest of this entry »
Martxoa 15th, 2013 by admin
20 bat lagun batu ziren atzo 7Katu Gaztetxean Harrera Taldearen aurkezpen hitzaldia entzuteko asmoz. Ikusle gazteak egon baziren ere, proiektuarekiko interesa nabaria izan zen eta elkarteko kideek azpimarratu zieten, dirua ez dela taldeari laguntzeko aukera bakarra, “norbanako bakoitzak bere esparrutik aportazioak” egin ditzakela.
[Hitzaldiaren grabazioa]
Read the rest of this entry »
Martxoa 13th, 2013 by admin
‘Parot doktrina’ delakoaren inguruan jardungo dute ostiral honetan Fernando Diezek, Nagore Lopez de Luzuriagak, Iñaki Goioagak eta Garazi Agirrek. Mahai-ingurua Alde Zaharreko La Bolsa udaltegian egin behar zuten hasiera batean baina Udalak debekatu egin du.
Read the rest of this entry »
Martxoa 13th, 2013 by admin
Yolanda Jubetok eta Imanol Zuberok Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan krisiak dituen ondorioak eta dauden alternatiben inguruan solasaldia eskaini zuten astelehenean “To! ederra plana, hi! Gure auzoak existitzen al dira?” jardunaldien baitan. Hitzaldia arrakastatsua izan zen eta gaurkoan entzundakoa gogoratzeko aukera izango duzue.
[Hitzaldiaren bigarren zatia]
Read the rest of this entry »
Otsaila 19th, 2013 by admin
Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak eta Bilboko Udalak hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Hurtado Amezaga kaleko 6. zenbakiko Batzar Nagusietan. Egitasmoaren bitartez indarkeria matxistaren aurkako udal programak landuko dituzte.
Read the rest of this entry »
Otsaila 6th, 2013 by admin
“Asteazken beroak” plataformak eta Goizalde Kultur Elkarteak “Etxebizitza urratutako eskubidea” izenburua duen hitzaldi-eztabaida eskainiko dute hilaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, San Frantziskoko udaltegian. Egitasmoa, gaiaren inguruan interesa duten lagun guztiei zuzendua egongo da.
Read the rest of this entry »
Otsaila 4th, 2013 by admin
Egungo egoera ekonomikoak aterabideak dituela erakusteko, “Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da” izeneko hitzaldia antolatu du UEU-ko Ekonomia Sailak. Hitzordua bihar izango da arratsaldeko 19:00etan, Bilboko La Bolsa Udaltegian eta Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi arduratuko dira gaia lantzeaz.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 29th, 2013 by admin
Etxe kaleratzeak egunerokotasunaren baitan daude azken denboraldian eta herri, hiri zein auzoetan gertutik bizi dute krisi ekonomikoarekin batera bankuek ezarritako neurri hori. Uribarrin otsailaren 1ean, “Zer egin auzoan kaleratzeen aurrean?” hitzaldia egongo da etxebizitza duinaren aldeko dinamikak auzoan martxan jartekotan.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 21st, 2013 by admin
Hitzaldi zikloa abiatuko du ostegunean Bizkaiko hainbat herritan. Koalizioaren esanetan, PPk, PSOEk eta EAJk krisia aitzakia gisa erabiltzen dute “gastu publikoa eta soziala murrizteko”, hiritarrei ematen zaion zerbitzuaren kalitatearen eta langile publikoen lan baldintzen kalterako. Bilbon Sabino Cuadra eta Amaia Agirresarobe arituko dira Batzar Nagusietan, urtarrilaren 31n, “Krisiaren aurrean zer?” lelopean.
Read the rest of this entry »
Abendua 20th, 2012 by admin
Abenduaren 3an, Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkariak kanporatu izana salatu dute ELEAKek , Komite Internazionalistak eta LABek. Gertarea eskubideen alorreko eraso bat izan dela adierazi eta Euskal Herrian azkeneko garaietan “erditzen ari den fase politiko berri honen kontrako oztopo berri bat” dela azaldu dute.
Read the rest of this entry »
Azaroa 30th, 2012 by admin
Uribarriko gazteek hitzaldia egingo dute abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren egunean, auzoko herriko tabernan. Azaldu dutenez, “Euskal Herria nazio bat izanda, ez ditugu gure egingo Estatu espainolak eta frantzesak inposatutako arau eta ospakizunak”.
Read the rest of this entry »
Azaroa 30th, 2012 by admin
Aurreko iganedean, azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna izan zen eta Bilboko kaleak erasoen kontrako aldarriarekin bete ziren. Eskakizun berdina mantenduko dute Bilbo Zaharreko auzokideek asteburu honetan eta horretarako, hitzaldiak, kontzertuak eta tailerrak burutuko dituzte, besteak beste.
Read the rest of this entry »
Azaroa 19th, 2012 by admin
Larunbatean Lenin eguna ospatu zuten Otxarkoagako auzoan eta atzoko iraultzaile abertzaleak gogoratu eta “Euskal Herri independiente eta sozialista eraikiko duten iraultzaileen eta komunisten eginkizunak finkatzea” izan zuten helburu. Periko Solabarriari egokitu zitzaion Marx eta Leninen oroitarriaren aurrean lore eskaintza egitea.
Read the rest of this entry »
Azaroa 16th, 2012 by admin
Sumendi osasunaren autogestiorako elkarteak hiru hitzaldi antolatu ditu azaroa eta urtarrila bitartean, Alde Zaharreko txoko ezberdinetan. Gai ugari landuko dituzte eta hiritar orori jardueretan parte harteko deia zabaldu nahi diete.
Read the rest of this entry »
Azaroa 4th, 2012 by admin
Abenduaren 4an, 19:30ean, “Venezuela, socialismo en construcción” hitzaldia eskainiko dute Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkariek Erronda kaleko 12. zenbakian dagoen Gatazkan.
1998tik hona Venezuelako Herriak Sozialismora bideraturiko transformazio ugari bizi izan ditu justizia soziala, demokrazia parte hartzailea, subiranotasun eta oroimen historikoa eta kulturaren berreskurapena oinarri edukiz. Helburu hauetako batzuk estatuak bere natura eta ekoizpen baliabideek berreskuratzearekin bat eman ziren. Duela urte batzuk hasitako bide berezko eta berezi hau pausoz pauso eraikitzen ari da, bere arrakasta eta akatsekin, zailtasun handiei aurre eginez.
Testuinguru honetan, Venezuelako langileen elkarte nazionala, UNETE sindikatua, “Iraultzaren barneko iraultza” deituriko lerro politikoan kokatzen da. Joera hau prozesu iraultzailea defendatu eta honen aurrerakada eta sakontzea ahuldu duten erritmo beherakada, barne traba eta erresistentziak salatzen dituzten mugimenduek osatzen dute.
Gauzak horrela, UNETEko delegazio batek Euskal Herria bisitatzea prozesuarekiko duten ikuspuntu independente zein prozesu Bolivartarraren giza arloaren eraikuntzan egindako ekarpena ezagutzeko aukera ezin hobea da. Bestalde, Venezuelan Lanerako lege organikoa baieztatu eta hilabete gutxira honen aktibatzeaz hitz egiteko parada ere izango da, mundu osoko langileriak eskubide murrizketak jasaten hari diren honetan Venezuelan egoera hobetzen dela frogatuz.