Posts Tagged ‘hitzaldiak’
Maiatza 15th, 2013 by admin
‘Kapitalismoaren aurrean… herrien arteko ideien kontrabandoa!’ goiburupean egingo dituzten jardunaldietan Kataluniako kooperatiba integralez, Argentinan langileen kontrolpean dauden lantegiez, Andaluziako lur militarren okupazioez, elikadura burujabetzaz eta krisiak Euskal Herrian duen eraginaz mintzatuko dira hainbat aditu. Hitzaldiak ekainaren 3tik 9ra egingo dira Erronda kaleko Zirika! Herri Gunean.
Read the rest of this entry »
Apirila 25th, 2013 by admin
Abusu Martxan kolektiboak hainbat egitasmo antolatu ditu etxegabetzeak, lan suntsiketa, murrizketak eta oro har jendartea pobrezira kondenatzen duten neurriak salatzeko. Apirilaren 30en, 18:00etatik aurrera, Springfield Punx, Sembrando Kaos, Enkore, FDLN (Fenomenos De La Naturaleza) eta All Nighters Club talde bilbotarrek doaneko kontzertua emango dute.
Read the rest of this entry »
Martxoa 12th, 2013 by admin
LOMCEk euskal hezkuntza sisteman izan ditzakeen ondorioak aztertuko dituzte Hezkuntza komunitateak Bilbon antolatu duen hitzaldi sortan. Martxoaren 14tik 19ra lau hitzaldi egingo dituzte Sarriko eta San Mameseko fakultateetan, Deustun eta Txurdinagan.
Read the rest of this entry »
Martxoa 1st, 2013 by admin
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek manifestazioak deitu dituzte bihar Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren hezkuntza legeari uko egiteko. Hezkuntza eragileek bat egin dute deialdiarekin eta argitu dutenez, “Euskarari eta euskal ikasleriari dagokionean kalte larriak eragingo” ditu erreformak.
Read the rest of this entry »
Abendua 14th, 2012 by admin
Gabon hauei begira, Bilboko zenbait herri mugimenduk Herri Denda prestatu dute Erronda kaleko 12. zenbakian dagoen Gatazka Gunean. Ekimen horren bidez, “kontsumotik haratagoko” egitaraua eskaini nahi dute eta salmentarako aukera emateaz gain zinema, erakustaldi edota hitzaldiez gozatzeko aukera ere egongo da.
Read the rest of this entry »
Azaroa 21st, 2012 by admin
Iralako Gazte Asanbladak autogestio jardunaldiak burutuko ditu azaroaren 22tik abenduaren 2ra, Medina de Pomar kaleko 9. zenbakian dagoen Hegoetxean. Egitamo horren bidez, autogestioa bizitzako alderdi guztietan aplikatzea bilatzen dute eta horretarako ekintza ezberdinak antolatu dituzte.
Read the rest of this entry »
Ekaina 11th, 2012 by admin
Asteburu honetan Deustuko Gazte Eragileen Koordinadorak antolatutako Deustuko Gazte Topaketak! egingo dituzte eta larunbatean zein igandean hainbat ekintza burutuko dira auzoko gazteen arteko harremanak sendotzeko eta horiei begirako alternatiba berriak sortzeko.
Read the rest of this entry »
Ekaina 8th, 2012 by admin
7 Katu gaztetxeak ekintza kulturalekin jarraitzen du eta aste honetarako bi hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoa atzo izan zen eta Iñaki Gil de San Vicentek “Euskal Herriko langileen borrokak” azaldu zituen publiko zabal baten aurrean. Gaurkoan aldiz, Mikel Etxaburuk “Gazteok eta independentzia” gaia landuko du.
Read the rest of this entry »
Ekaina 4th, 2012 by admin
Berbaizu euskara elkarteak bidaia kontaketen inguruko jardunaldiak eskainiko ditu ekaina eta uztaila bitartean. Horretarako astean behin biltzea erabaki dute eta gonbidatu baten esperientzia eta irudien bidez, munduko txoko ezberdinak ezagutzera emango dituzte.
Read the rest of this entry »
- Posted in Kultura
- No Comments
- Tags: Berbaizu Euskara Elkartea, bidaia kontaketak, Branka, El Salvador, Etiopia, euskara, Ghana, guatemala, hitzaldiak, Müller, Venezuela, Zelanda Berria
Ekaina 1st, 2012 by admin
UEUko Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte aurten eta data esanguratsu horren harira, hitzaldi-sorta antolatu dute ekainaren hasieran Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean. Lehenengoa UEUko Ekonomia Sailak burutuko duen hitzaldi dibulgatiboa izango da, “Krisia induzitua izan da”.
Read the rest of this entry »
Ekaina 1st, 2012 by admin
Beste urte batez Komite Internazionalistak erakundeak “Latinoamerika Tinko” jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 5etik 8ra eta hiritarrak parte hartzera deitu dituzte. Aurten, Kolonbiako, Mexikoko eta Brasileko egoerak aztertuko dituzte zenbait hitzaldiren bidez.
Read the rest of this entry »
Maiatza 11th, 2012 by admin
Atzo hasi ziren Bilduk antolatutako Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren inguruko jardunaldiak. Ehun pertsona inguruk parte hartu zuten lehenengo saioan eta bertan, hirigintza eraldaketaren ikuspegitik aztertu zuten. Gaur HAPOa eremu sozio-politikotik landuko dute eta bihar eremu sozialetik.
Read the rest of this entry »
Maiatza 2nd, 2012 by admin
Bildu udal taldeak Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) inguruko jardunaldiak abiatuko ditu maiatzaren 10ean. Horietan Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa eta hiri errealitatearen diagnostiko parte hartzailea egitea bilatzen du besteak beste.
Read the rest of this entry »
Apirila 26th, 2012 by admin
Alternatiba, Aralar, Ezker abertzalea eta Eusko Alkartasuneko ordezkariek Bizkaiko egoera ekonomikoak “kezka” eragiten diela jakinarazi dute gaur goizeko agerraldian. Era berean, EAJk ekonomia tertziarioaren alde eta Guggenheim efektuaren eta turismoaren alde eginez hiritarren etorkizuna jokoan jartzen ari dela salatu dute.
[Adierazpenen bideoa]
Read the rest of this entry »
Martxoa 5th, 2012 by admin
Ekofeminismo Hastapenak izeneko ikastaroa antolatu du Mundu bat elkarteak eta bertan gorputzak, genero-harremanak, iparraldearen zein hegoaldearen arteko harremanak eta pertsonen nahiz ekosistemen arteko harremana izango dituzte hizpide.
Read the rest of this entry »
Otsaila 27th, 2012 by admin
“Badakigu … baina gutxitan egiten dugu” izenburuarekin, Berbaizu Euskara Elkarteak eta Deustuko Gazte Asanbladak bi hitzaldi antolatu dituzte martxoaren 1erako eta 7rako. Lehenengoa Deustuko Gazte Lokalean izango da eta bigarrena euskara elkarteak Ramon Y Cajal kalean duen Müller txokoan.
Read the rest of this entry »