Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 23:03
Parcialmente Cubierto
11°C
 

Posts Tagged ‘Iñigo Cabacas’

‘Polizia ereduari xake!’ jardunaldien balorazioa gazi-gozoa dela dio herri ekimenak, polizia ereduaren aldaketarena gero eta jende gehiago arduratzen duen gaia delako baina, aldi berean, aldaketa hori burutzeko ardura dutenek “entzungor” egiten jarraitzen dutelako. Laguntza eskatu dute Iñigo Cabacas: Crónica de una herida abierta dokumentala ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko. Read the rest of this entry »

Aresek maltzurki engainatu gintuen. Gure familiaren izena zikindu zuen bere gezurrekin”, gaitzetsi du aitak. Ertzaintzaren balizko “isiltasun itun” baten aurrean azalpenak eskatu dizkio Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari.

Read the rest of this entry »

Tortura Saihesteko eta Salatzeko Koordinakundeak (CPDT) 2012. urteko balorazioa eman du ezagutzera. Euskal Herrian 68 lagunek jasan zuten Poliziaren botizkeria iaz. Iñigo Cabacas, Xuban Nafarrate eta pilotakada bat jaso eta Ertzaintzari salaketa jarri ostean kanporatutako etorkinaren kasuak azpimarratu dituzte.

CPDTren txostena

Read the rest of this entry »

“Guda” berriaz

abril 25th, 2013 by admin

Udaberria bero ernatu zaigu Euskal Herrian. Iñigo Cabacas gazteari bizitza lapurtu ziotenetik urte bete pasa den honetan, hautsak harrotuz doaz aspaldi usteldutako polizia ereduaren inguruan. Aurpegia estalirik, herritarrak kolpatzeko armak eskutan eta ohikoa den koldarkeria zikinez (justifikazio eta aurre abisurik gabe), plaza hartan zeudenak tirokatzean hil zuten “Pitu”.

Read the rest of this entry »

Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenz, Iñigo Cabacasen auzian parte hartu duten sei ertzain kargutik kendu dituzte. Erabakia astelehenean Garak argitara eman zituen grabazioen ondorioz hartu dute, euren esanetan, elkarrizketek “agenteen lana baldintzatzen baitute”.

Read the rest of this entry »

Jende andana hurbildu zen atzo Bilborockera Karlos Trijuekeren Iñigo Cabacas, crónica de una herida abierta dokumentalaren aurkezpenera. Lanak Iñigoren heriotza gertutik aztertzen du eta gertaera lekukoen, lagunen zein hedabideetako zuzendarien testigantzekin osatua izan da.

Read the rest of this entry »

Dagoeneko sarrera guztiak saldu dira eta ondorioz Bilborock jendez gainezka egongo delakoan daude Iñigo Gogoan herri ekimeneko lagunak. Era berean, datorren astelehenean asanblada berri bat egingo dute ekimeneko kideek euren “helburuak lortzeko lanean jarraitzeko asmoa” baitute.

Read the rest of this entry »

Iñigo Gogoanek Iñigo Cabacas hil zuteneko 2012ko apirilaren 5eko gauean ertzainen arteko elkarrizketen grabazioek, Garak argitaratu dituen horiek, arnasik gabe utzi gaituzte, amorruak jota. Grabazioek argiro erakusten dute Iñigo Cabacasen heriotza ez zela istripua izan, hilketa baizik.

Read the rest of this entry »

Garak argitara eman ditu 2012ko apirilaren 5ean Deustuko komisaldegian eta Maria Diaz de Haron zeuden ertzainburuen arteko elkarrizketak. Horien arabera frogatu daiteke Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen karga motiborik gabekoa izan zela eta momentu horretan egoera kontrolpean zegoela.

Read the rest of this entry »

Gurasoek desilusioz hartu dituzte semearen heriotza istriputzat jota Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eginiko adierazpenak eta urte hau “lo bezala” eman dutela onartu badute ere dagoeneko esnatzen hasiak direla aitortu dute. Iñigo Gogoanek “justizia, gardentasuna eta erantzukizunak” exijitzen jarraituko duela ohartarazi dio Jaurlaritzari.

Read the rest of this entry »

Polizia ereduaren etorkizunaz eta hartu beharko lukeen norabideaz aritu ziren atzo Hika Ateneoan Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea, Xabier Anza, ELA Ertzaintzako kidea, Joseba Nafarrate, Xuban Nafarrateren aita eta Carles Guillot, ‘Stop Bales de Goma’ plataforma kataluniarreko kidea Iñigo Gogoan Herri Ekimenak “Polizia ereduari Xake!” lemapean antolatutako mahainguruan.

Read the rest of this entry »

“Eredu polizialaren gaineko alternatibak” goiburupean, Cesar Manzanos Salhaketako kideak eta EHUko irakasleak hitzaldia eskaini zuen atzo Hika Ateneoan. Solasaldia Iñigo Cabacasen hilketaren urteurrenaren inguruan antolatutako “Polizia ereduari Xake!” jardunaldien barruan kokatzen da.

[Argazki galeria]

Hitzaldiaren lehenengo zatia

Hitzaldiaren bigarren zatia

Hitzaldiaren hirugarren zatia

Read the rest of this entry »

Hainbat lagun bildu dira gaur goizean plaza Biribilean Iñigo Cabacasen heriotzaren aurrean “justizia” galdegiteko eta Basauriko gaztearen familia eta lagunei elkartasuna adierazteko. Protesta BBVAko CGT, ELA eta LAB atal sindikalek deitu dute Iñigok bertan lan egiten baitzuen hil zutenean.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Urtebete bete zen atzo Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz Iñigo Cabacas gaztea hil zela. Iñigo gogoan herri ekimenak antolatuta, omenaldia egin zioten Basauriko gazteari Kafe Antzokian eta bertan, auziari buruz osatu duten dokumentalaren aurkezpena eskaini zuten. Aste osoan zehar beste hainbat egitasmo burutuko dituzte egungo polizia ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko.

Omenaldiko argazkiak

Read the rest of this entry »

Manuel Cabacas Iñigoren aitak bere semearekin eginiko “basakeria” berriz ez errepikatzeko galdegin du eta gogor kritikatu du Ertzaintzaren zuzendaria hilketa istriputzat jotzeagatik. Familiak esan duenez, justizia egitea litzateke omenaldirik onena eta polizia ereduaren aldaketa eskatu dute.

Read the rest of this entry »

Polizia ereduari xake!

abril 4th, 2013 by admin

Apirilaren 9an Iñigo Cabacasen heriotzaren urteurren omenaldia egingo dute Kafe Antzokian. Auziari buruz osatu duten dokumentalaren estreinaldia egingo dute bertan. Apirilaren 10ean polizia ereduak izan ditzakeen alternatibak aztertuko ditu Cesar Manzanosek Hika Ateneoan emango duen hitzaldian eta 11n mahai ingurua izango da polizia ereduaren etorkizunaz. Ekimenari manifestazio handi batekin emango dio amaiera apirilaren 13an.

Read the rest of this entry »

Apirilaren 9tik 11ra “Polizia ereduari Xake!” lemapean mahai-ingurua, hitzaldia eta Cabacas auziaren inguruko dokumentalaren estreinaldia egingo ditu Iñigo Gogoan Herri Ekimenak. 13an Manifestazioa deitu dute 18:00etan Bilbon. Igaro den urteak “ardura politiko eta judizialen desertua utzi du atzean”, salatu dutenez. Senide eta lagunek omenaldia egingo diote ostiral honetan Indautxun.

Iñigo Cabacasen ama: “Zergatik hil zuten? Zertarako?”

Deustuko polizia-etxetik heldu zen Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen kargaren agindua

Read the rest of this entry »

Gaztearen heriotzaren urteurren omenaldiaren bezperan gurasoek auzia argitzeko eskatu dute. Manuel Cabacas Iñigoren aitak dio 2012ko apirilaren 5eko gau hartan Indautxun bildutakoak festa giroan zeudela, “ez zen manifestazio bat, ez zen kale borroka, ez zen asanblada bat, jai bat zen eta ertzainak ezin dira heldu ziren moduan heldu”.

Read the rest of this entry »

Bertaratutako ertzainek Maria Diaz de Haroko kalezuloan giroa lasaia zela egiaztatu zuten arren Deustuko agintari batek lekua husteko agindua eman omen zien. Apirilaren 9an gaztearen heriotzaren lehen urteurrena beteko da eta hainbat ekimen antolatu dituzte familiak, lagunek eta Iñigo Gogoan herri ekimenak. Read the rest of this entry »

Iñigo Gogoan Herri Ekimenak hainbat ekimen prestatu nahi ditu urteurrenaren harira. Martxoaren 14an 7Katu Gaztetxean egingo duten bileraren ostean iragarriko dituzte. Ertzaintzak pilotak jaurtitzen jarraitzen du, iraileko greban agerian geratu zenez: etorkin gazte batek pilotakada bat jaso zuen buruan eta Ertzaintzaren aurka salaketa jarri ostean Espainiatik kanporatu egin zuten.

Read the rest of this entry »

Asanblada irekia egingo du urtarrilaren 17an Alde Zaharreko Ekoetxean, (19:30). Apirilean, gaztearen heriotzaren urteurrena betetzen denean, omenaldia egingo diote. Aldi berean, justizia exijitzen eta indarkeria poliziala salatzen jarraitzeko ekimenak landuko dituzte.

Read the rest of this entry »

El departamento dirigido entonces por Rodolfo Ares había interpuesto una demanda contra la iniciativa ciudadana Iñigo Gogoan, convocante de la marcha del 21 de abril en la que se profirieron gritos de “Ertzaintza asesina”. La Fiscalía considera que no se ha podido determinar quién profirió los gritos.

[Manifestazioaren irudiak]

Read the rest of this entry »