Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 18, 10:09
Principalmente Nuboso con Chubascos
10°C
 

Posts Tagged ‘Iosu Uribetxebarria’

Bilboko Aste Nagusian Espainiako Gobernuko ordezkaritzan kateatu ziren Iosu Uribetxebarria eta bera bezala larri gaixorik dauden beste 13 presoen askatasuna exijitzeko. Auzipetuek diote Estatua bera izan beharko litzatekeela epaitua gaixorik dauden presoei dagokien eskubideak ez errespetatzeagatik.

 

Read the rest of this entry »

Abuztuaren 24an sei preso ohi Bilboko Gobernu Zibileko harresietara kateatu ziren  gose greban zen presoaren askatasuna eskatzeko. Auzipetuen artean Iker Frade eta Lorena Lopez bilbotarrak daude. Herrirak elkarretaratzea deitu du urriaren 18an (10:00etan) Lurralde Auzitegian.

[Ekintzaren argazki galeria] Read the rest of this entry »

Herrirak elkarretaratzeak egin ditu gaur goizean Euskal Herriko herri eta hiriburuetan larri gaixo dauden eta 197/2006 doktrina (Parot doktrina bezala ezaguna dena) ezarri dieten presoen askatasuna eskatzeko.

Read the rest of this entry »

Julen Arzuagaren hitzetan “legea ezin da instinto baxuenetatik eta mendeku irizpide batetik aplikatu”. Uribetxebarriaren kasuan “Justizia trakets eta geldo batekin topo egin dugu”, botere politikoaren menpe egon dena, esan du. Halere, haren ustez “oztopo guztien gainetik giza eskubideek, aurrera bidea egiten dute etengabe”.

Read the rest of this entry »

Iosu Uribetxebarria aske da behingoz, atzo Auzitegi Nazionalak hala erabaki eta gero. Albistea jazo bezain laster bere askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartu duten lagunei eskerrak eman dizkie Ateak Ireki atariak zabaldu duen bideo labur batean. “Mila esker Euskal Herria. Zuengan beti eduki dut konfiantza”, esan du larri gaixo dagoen presoak.

Herrira mugimenduak jakitera eman duenez, Iosu Uribetxebarriaren osasun egoerak “nabarmen” egin du okerrera eta minbiziaren efektuak gero eta “ebidenteagoak” dira. Era berean, larunbatean, Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan “Espainiak indarrean duen kartzela politikak Europan indarrik ez duela” aldarrikatzeko egingo diren mobilizazioen berri eman du.

[2012/09/11] Lehen Salako bost epailek aztertuko dute Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaren aurkako helegitea

Read the rest of this entry »

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehenengo Salak hartuko du Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaren gaineko erabakia. Epaimahaia bihartik aurrera biltzen hasiko da, arratsaldeko 17:00etan, behin behineko erabaki bat hartzeko.

Read the rest of this entry »

Herrira mugimenduak agerraldia eskaini zuen atzo Donostian eta bertan jakitera eman zutenez, Europako Parmentuko ordezkariekin bilerak egingo dituzte datorren astean “Espainiak indarrean duen kartzela politikak Europan indarrik ez duela” aldarrikatzeko. Mezu berdina zabalduko da, hilaren 15an Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan burutuko dituzten elkarretaratzeetan.

Read the rest of this entry »

Auzitegi Nazionaleko Pedro Rubira fiskalak helegitea jarri dio Espainiako Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak aurreko ostegunean hartutako erabakiari. Epaileak larrri gaixo dagoen Iosu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman zion duela sei egun.

Read the rest of this entry »

Larri gaixo dauden 14 euskal preso politikoen senitartekoen ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Iosu Uribetxebarriaren eta Txus Martinen egoerak salatzeaz gain, euren senideen giza eskubideen errespetua aldarrikatu zuten.

Read the rest of this entry »

Josu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 preso politikoen askatasuna aldarrikatu zuten atzo milaka lagunek Donostian egin zen manifestazioan. 14 preso gaixoen artean, Jon Iurrebaso, Juanpa Dieguez eta Inma Berriozabal bilbotarrak aurkitzen dira.

Read the rest of this entry »

100 bat lagunek Iosu Uribetxebarriaren eta larri gaixo dauden gainerako preso politikoen berehalako askatasuna exijitu dute Bilbon hilabeteko azken ostiralaren harira Arriagan egindako elkarretaratzean.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Epaileak baldintzapeko askatasuna onartu eta gero azken elkarretaratzea egin du Herrirak goizean Gobernu ordezkaritzaren aurrean. Gaur, hilabeteko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratze eta mobilizazioak egingo dituzte hiriburu eta herri askotan. Bilbon 19:30ean izango da hitzordua Arriaga plazan.

Read the rest of this entry »

Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak preso arrasatearra aske uztea erabaki du. Asteartean Donostia Ospitaleko mediku taldearekin izandako bilerak pisu handia izan omen du erabakia hartzekorakoan. Uribetxebarriak duen minbizia Zaballako espetxean arta daitekeela adierazi zuen fiskalak bere txostenean. Bost eguneko epea du orain helegitea aurkezteko.

Herriraren balorazioa [Ateak Irekiren bideoa]

 

Read the rest of this entry »

Ertzaintzak preso gaixoen askatasunaren aldeko martxa geldiarazi du hasi eta minutu gutxira eta Paulo Agirrezabaltegi frantziskotarra identifikatu du. Larri gaixo dauden presoen askatasuna exijitzeko martxa debekatu zuen atzo Auzitegi Nazionalak. Medikuekin eta Iosu Uribetxebarria berarekin egon eta gero epaileak erabaki bat hartu behar du aurki.

[Aulkiaren martxaren argazki galeria] Ateak Ireki

Read the rest of this entry »

Partirá del Hospital Donostia el próximo miércoles (11:00) y tendrá cuatro etapas, todas ellas en Gipuzkoa. Finalizará el sábado en Arrasate, localidad natal de Iosu Uribetxebarria. La convocatoria la han realizado 14 conocidos agentes sociales y culturales.

 

Read the rest of this entry »

Ostiral eguerdian Iosu Uribetxebarriaren egoera salatzeko eta bere askatasuna eskatzeko 48 orduko baraualdia abiatu zuten 18 lagunen protesta bukaerara heldu da. Herrirak jakinarazi duenez, ostiral goizean Gobernu ordezkaritzaren aurrean kateatutako lagunak aske utzi dituzte falta arina egotzita.

[Mobilizazioko irudiak]

Read the rest of this entry »

Iosu Uribetxebarria preso gaixo larriaren askatasuna eskatzeko 48 orduko baraualdia egiten ari diren Bilboko lagunak ezustean sartu ziren atzo gauean ETB1ek su artifizialak erakusteko egiten duen zuzueneko emanaldian. Bertan zegoen segurtasun gizon batek bidea ostopatu nahi izan zien baina ez zuen lortu.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Auzitegi Nazionaleko medikuaren txostena “guztiz partziala” eta “objektibitaterik gabea” da, eolkartearen aburuz. Heldu den astean erabakiko du Espetxe Zaintzako epaileak Uribetxebarria espetxean mantendu edo aske utziko dute.

 

Read the rest of this entry »

Aste Nagusia aurrera doa eta zortzigarren egun honetan atunak paper garrantzitsua izan du. Goizeko sukaldaritza txapelketan marmitakoa prestatu behar izan dute parte hartzaileek; eguerdian hegaluze errea banatu dute Areatzan eta konpartsa gehienek marmitakoa egin dute bazkaltzeko.

[Goizeko ekintzen argazkiak]

Read the rest of this entry »

18 bilbotarrek 48 orduko baraualdiari ekin zioten atzo eguerdian, Iosu Uribetxebarriaren egoera salatzeko eta bere kaleratzea exijitzeko. Euren egoerak oihartzun handiagoa izateko, Aste Nagusiko hainbat ekintzetan parte hartzea erabaki dute eta egunero Gobernu ordezkaritzaren aurrean egiten den mobilizazioan egongo dira.

Read the rest of this entry »

Goizeko 11:00etan sei lagun kateatu dira Gobernu Zibilak Bilbon duen egoitzara Iosu Uribetxebarriaren askatasuna exijitzeko eta 11:30etarako Ertzaintzak atxilotu egin ditu. Protestekin jarraituz, Bilboko 14 lagunek 48 orduko baraualdiari ekin diote.

[Argazki Galeria]

Read the rest of this entry »