Posts Tagged ‘jaialdia’
Gazte antolakunde berria ezagutzera emango dute auzo bietan egun osoko egitarau baten bidez. Tailerrak, bazkaria, Olabeaga eta Indautxuren arteko desafioa egingo dute egunez eta iluntzean Kubatar jaiarekin amaituko dute ospakizuna.
Read the rest of this entry »
marzo 20th, 2013 by admin
Bilbo Zaharreko Kultur Etxean lanean dabiltzan eragile zein auzoko bizilagunek 7 Katu Gaztetxean jaialdia antolatu dute bihar, hilak 21, Kultur Etxeak beharrezkoak dituen konponketei aurre egin ahal izateko dirua eskuratzeko.
Read the rest of this entry »
febrero 27th, 2013 by admin
Apirilaren 13an kontzertuak antolatuko ditu 7Katu Gaztetxean Kukutzarekin Elkartasun Taldeak. Atxikimendu kanpaina eta kostu judizialak eta isunak ordaintzeko diru-bilketari ekingo diote horrela. Martxoaren 11n gazte biren aurka egingo den epaiketaren harira epaitegi aurrean egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dute jendartea.
[Elkartasun kanpainaren aurkezpena]
Read the rest of this entry »
febrero 26th, 2013 by admin
Bihotzeko gaixotasun larri bat duen 6 urteko Atxuriko neskatoa da Cloe eta bere bizi-itxaropena Madrilen egin behar den bihotz-transplante batek baldintzatzen du. Gauzak horrela, Atxuri ikastetxeko zenbait gurasok diru bilketa kanpaina abian jarri dute neskatoaren familiari laguntzeko. Igandean, martxoaren 3, “Cloe Bihotz Bihotzez” jaialdia antolatu dute 17:00etatik aurrera.
Read the rest of this entry »
octubre 18th, 2012 by admin
Urriaren 27an egun osoko egitaraua prestatu dute Intxixu Ikastolaren 35.urteurrena ospatzeko. 1977ko urriaren 17an jarri zen martxan ikastola, Baztan plazako elizako bi gela egokitu eta gero, eta gaur egun indartsu darrai proiektuak.
Read the rest of this entry »
Komite Internazionalistak “Venezuelarekin zutik” elkartasun jaialdia egingo du Zazpi Kau Gaztetxean apirilaren 20an. Ekimen ezberdinak antolatu dituzte baina orokorrean 2002k0 apirilaren 11an Venezuelako herriari “bere etorkizuna eraikitzeko ahalmena eta erabakia lapurtu izana” salatuko dute.
Read the rest of this entry »