Posts Tagged ‘La Bolsa’
Apirila 23rd, 2013 by admin
Maiatzaren lehena ospatuko da datorren asteazkenean eta data horri begira, LAB sindikatuak hitzordu ezberdinak burutuko ditu. Besteak beste, hilaren 25ean, hitzaldia egongo da La Bolsan eta bertan, Ainhoa Etxaide Langileen Nazioarteko Egunaren inguruan arituko da. Maiatzaren 1ean aldiz, manifestazioa deitu dute 11:45tan Zabalburutik abiatuta.
Read the rest of this entry »
Apirila 11th, 2013 by admin
Apirilaren 17 eta 18an Euskal Memoriaren Fundazioak torturaren gaineko jardunaldiak eskainiko ditu La Bolsan. Egitasmoen bidez, azken 50 urtetan milaka euskaldunek jasandako bortizkeria mahai gainean jarri nahi dute “bere benetako dimentsioan ezagutzera emateko”.
Read the rest of this entry »
Otsaila 27th, 2013 by admin
Martxoaren 4tik 29ra Laburbiraren hamargarren edizioak 20 herritan emanaldiak eskainiko ditu. Saio guztietan zortzi film labur proiektatuko dira ordu eta laurdeneko denbora tartean. Laburbira martxoaren 14an helduko da Bilbora eta filmak La Bolsan ikusgai egongo dira arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
[Film laburren sinopsia eta emanaldien egutegia]
Read the rest of this entry »
Urtarrila 25th, 2013 by admin
Korrika Kulturalak eskainiko dituen ekimenen baitan Zuzeneko Istanteak musika-argazki erakusketa Bilbon ikusgai egongo da urtarrilaren 28tik 31ra bitartean. Erakusketaz gain, beste hainbat egitasmo eskeiniko dira besteak beste, kontzertuak, solasaldiak edota hitzaldiak.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 16th, 2013 by admin
Txema Azkuenaga eta Helena Gartzia Alde Zaharreko La Bolsa udaltegira gerturatuko dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, auzokideekin batera udal aurrekontuak eztabaidatzera. Era horretan, aurrekontuak jendartearen zerbitzura egon daitezen aldarrikatu nahi dute zinegotziek.
Read the rest of this entry »
Azaroa 30th, 2012 by admin
La Bolsa Udaltegiak ateak irekiko ditu bihar, abenduak 1, eguerdiko 12:00etan, Eusko Lurra Fundazioaren aurkezpen publikoa egiteko. Lehen agerraldiaren bidez, fundazioak sorreran dituen helburuak azalduko dituzte, besteak beste, “euskal eraikuntza nazioanalean laguntzea, arlo ezberdinetatik eta ezkerreko ikuspegi batekin”.
Read the rest of this entry »
Azaroa 16th, 2012 by admin
Sumendi osasunaren autogestiorako elkarteak hiru hitzaldi antolatu ditu azaroa eta urtarrila bitartean, Alde Zaharreko txoko ezberdinetan. Gai ugari landuko dituzte eta hiritar orori jardueretan parte harteko deia zabaldu nahi diete.
Read the rest of this entry »
Ekaina 25th, 2012 by admin
Jaime Pastor, impulsor de Izquierda Anticapitalista presentará este jueves en Bilbo su libro Los Nacionalismos, el Estado español y la Izquierda. Tras la presentación Iñaki Gil de San Vicente y Petxo Idoyaga participarán junto al autor en un debate. El acto se desarrollará en este jueves 28 de junio en La Bolsa a las 19:00 horas.
Read the rest of this entry »
Ekaina 1st, 2012 by admin
UEUko Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte aurten eta data esanguratsu horren harira, hitzaldi-sorta antolatu dute ekainaren hasieran Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean. Lehenengoa UEUko Ekonomia Sailak burutuko duen hitzaldi dibulgatiboa izango da, “Krisia induzitua izan da”.
Read the rest of this entry »
Maiatza 25th, 2012 by admin
Gizarte erakunde eta elkarte ekologista ezberdinek krisia, ekonomia berdearen kontzeptua, komunak diren borrokak indartzeko estrategiak eta gizarte artikulazioak landuko dituzte “Kapitalismoak suntsiketa dario” izenburupean burutuko dituzten jardunaldietan.
Read the rest of this entry »
Maiatza 18th, 2012 by admin
Turismoaren alde iluna, eragin sozio-anbientalen azterketa feminista eta bidezko turismoaren bidetik alternatibak eraikitzeko proposamenak izango dira maiatzaren 26an La Bolsan bidezko turismoari buruzko I. jardunaldietan jorratuko dituzten gaietako batzuk. Read the rest of this entry »
Maiatza 17th, 2012 by admin
Aurten Nafarroako bosteungarren urteurrena da eta data esanguratsu horren harira, GITE-IPES elkarteak hitzaldia eskainiko du hilaren 22an La Bolsa auzo etxean. Floren Aoiz izango da hizlaria eta konkistaren gaineko gogoeta sakona mahaigaineratuko du.
Read the rest of this entry »
Maiatza 14th, 2012 by admin
Asteburuan Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) buruzko jardunaldi arrakastatsuak burutu ditu Bilduk. Ekimena La Bolsan egin dute ostegunetik larunbatera eta oso jendetsua eta parte hartzailea izan da. Jardunaldiotan jorratutako gaiak eta azaldutako ideiak Bilduk udaletxera eramango dituen “proposamenen oinarria” izango dira.
Read the rest of this entry »
Maiatza 11th, 2012 by admin
Atzo hasi ziren Bilduk antolatutako Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren inguruko jardunaldiak. Ehun pertsona inguruk parte hartu zuten lehenengo saioan eta bertan, hirigintza eraldaketaren ikuspegitik aztertu zuten. Gaur HAPOa eremu sozio-politikotik landuko dute eta bihar eremu sozialetik.
Read the rest of this entry »
Maiatza 3rd, 2012 by admin
“Ipar Korearen barrualdetik” hitzaldia eskainiko dute maiatzaren 16an La Bolsa eraikinean, Ibaiondo Barrutiko Udaltegian. Solasaldian Ipar Koreako bizimoduaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte.
Read the rest of this entry »
Martxoa 12th, 2012 by admin
Dinamikaren aurkezpena egiteko Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioko presidenteak, Tasio Erkiziak eta Begoña Asensiok Frankismoak Euskal Herrian izandako bilakaera aztertuko dute La Bolsa auzo etxean asteazkenean egingo duten solasaldian.
Read the rest of this entry »
Otsaila 22nd, 2012 by admin
Euskal historia hurbilari buruzko hitzaldia eta solasaldia antolatu du GITE-IPES elkarteak eta horretan, 2011. urtean argitaratutako “Euskal Herriaren Historiari ekarpenak” eta “Zamorako apaiz kartzela” liburuak landuko dituzte.
Read the rest of this entry »
Otsaila 2nd, 2012 by admin
Lau Haizetara Gogoan elkarteak atzoko egunez ireki zituen “Gasteiz, martxoak 3: Grebatik sarraskira” erakusketaren ateak. Egitasmoak otsailaren 1etik 15era iraungo du eta inaugurazio ekitaldia jendetsua eta arrakastatsua izan zen.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 25th, 2012 by admin
Lau Haizetara Gogoan elkarteak “Gasteiz, martxoak 3: Grebatik sarraskira” erakusketa antolatu du otsailaren 1etik 15era Bilboko La Bolsa eraikinean. Bertan jarriko dituzten 21 panelek 1976ko martxoaren 3ko gertaeren berri emango dute.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 20th, 2012 by admin
El Grupo de Debate de la Renta Básica Universal ha organizado una ponencia y debate en torno a la Renta Básica Universal para subir un peldaño más en la lucha contra la precariedad y por el reconocimiento de los derechos sociales.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 9th, 2012 by admin
El próximo 20 de enero la periodista Itziar Ziga presentará su nuevo libro Sexual Herria en el edificio de La Bolsa. Al igual que en sus dos anteriores obras, Ziga se vuelve a mostrar como una ″periodista inadaptada y una feminista hereje”.
Read the rest of this entry »
Azaroa 10th, 2011 by Branka
Bilduk auzo elkarte eta eragile sozial zein sindikalei 2012ko aurrekontu ″parte-hartzaileak″ sustatzeko eta lantzeko deia zabaldu die. Bilera irekia egingo dute azaroaren 14an La Bolsan.
Read the rest of this entry »