Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 18:51
Parcialmente Soleado
14°C
 

Posts Tagged ‘Manifestazioa’

Azken lan erreformek emandako erraztasunak baliatuta murrizketak eta kaleratzeak onartu dituztela salatu dute gaur Confebasken egoitzaren atarian. Maiatzaren 30eko grebaren deitzaileek mobilizazioa egin dute Kutxabank, Confebask eta Jaurlaritzaren egoitzak lotuta.

Read the rest of this entry »

Manifestazioa egingo dute igande honetan Jesusen Bihotzetik (18:00). Egungo egoera jasanezin bilakatu dela eta eskubideak eta askatasunak murrizten dituzten arazoei egiazko konponbidea bilatzera deitu du jendartea.

Read the rest of this entry »

2012ko azaroan Liverpoolen atxilotu zuten eta geroztik Londresen dute preso. Westminsterreko Gorteak bihar erabakiko du estradizio eskaera onartzen duen. Bestalde, Deustun manifestazioa deitu dute Eider Zuriarrainen atxiloketa salatzeko, 19:30ean, Done Petrin.

Read the rest of this entry »

Manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 11rako ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbo, Donostia eta Gasteizen enplegu suntsiketaren kontra. Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa 17:30ean. Legebiltzarrak dekretuaren indargabetzea exijitu du eta eskaera horren aurrean jarrera hartzeko eskatu diote Urkulluren exekutiboari.

Read the rest of this entry »

Bihar Langileen Nazioarteko Eguna da eta beste urte batez sindikatu ezberdinek manifestazioak burutuko dituzte herri eta hiri ezberdinetan langileen eskubideen defentsan eta egun indarrean dauden murrizketekin bukatzea exijitzeko. LABek Bilbon egingo duen martxa 11:45tan, Zabalburuko plazatik abiatuko da.

Read the rest of this entry »

Manifestazioa egin zuten atzo Santutxun auzokidearen askatasuna galdegiteko. Auzitegi Nazionalean deklaratzen egon eta gero Soto del Realeko espetxera egotzi du epaileak kale borroka egin izana leporatuta eta isolamendua ezarri dio.

Read the rest of this entry »

150 lagun inguru elkartu ziren atzo Santutxun Lander Fernandez auzoko euskal presoaren askatasuna galdegin eta bere estradizioa gelditzea eskatzeko. Lander bere Erromako etxean preso aurkitzen da eta aurreko astean Italiako Auzitegi Gorenak bere espainaratze agindua onartu zuen.

Read the rest of this entry »

Arratsaldeko 20:00etan, martxa bat burutuko dute Santutxun Lander Fernandezen kontrako espainaratze agindua errefusatzeko eta bere egoera salatzeko. Aurreko astean Italiako Auzitegi Gorenak Landerren estradizio agindua onartu zuen.

Read the rest of this entry »

Ibai Beobide san inaziotarrari 20 urteko espetxe zigorra jarri dio Auzitegi Nazionalak; Eider Zuriarrain deustuarrari, berriz, 7 eta erdikoa. Euskal militanteen aurka darabilen “gerra estrategia” eteteko exijitu diete espainiar eta frantziar estatuei.

Read the rest of this entry »

Bihar hilabeteko hirugarren ostirala denez, santutxun hileroko preso politikoen aldeko mobilizazioa deitu dute. Manifestazioa 20:00etan abiatuko da Ritxi plazatik. Astelehenean beste martxa bat burutuko dute auzoan, Lander Fernandezen kontrako espainaratze agindua errefusatzeko.

Read the rest of this entry »

Estatuari eta PPri errepresioaren eta inmobilismoaren bidea behingoz uzteko eskatu dio Niko Morenok. “Ez da kasualitatea Sorturen Bizkaiko exekutiban hautatu berri duten kide bat atxilotu izana”, esan du. Bihar goizean eramango dute Auzitegi Nazionalera deklaratzera. Read the rest of this entry »

Gurasoek desilusioz hartu dituzte semearen heriotza istriputzat jota Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eginiko adierazpenak eta urte hau “lo bezala” eman dutela onartu badute ere dagoeneko esnatzen hasiak direla aitortu dute. Iñigo Gogoanek “justizia, gardentasuna eta erantzukizunak” exijitzen jarraituko duela ohartarazi dio Jaurlaritzari.

Read the rest of this entry »

200 lagun inguruk parte hartu zuten larunbatean langabetuen asanbladak deitutako manifestazioan. Martxaren bidez langile guztiek lan duina izateko eskubidea bermatzea eta Bizkaiko lan publikoetan bertako langabetuak kontuan hartzea exijitu dute.

Read the rest of this entry »

10.000 lagun inguru bildu dira gaur Bilboko kaleetan Herrirak euskal preso politikoek  jasaten duten “mendeku” politika eteteko exijitu eta Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroaren heriotza eragin duen espetxe politikan aldaketak eskatzeko. Herrirak maiatzaren 18an 200 herritan egingo diren ekimenetan parte hartzera deitu du jendartea.

Read the rest of this entry »

Herrirak elkarretaratzea egin du Frantziak Bilbon duen kontsuletxearen aurrean. Mugimenduko kide Roberto Novalek preso galdakoztarrak bere bizitzaren azken egunetan jasandako tratu “bidegabea” eta Frantziako instituzioek familiarekiko izan duten jarrera “ez gizatiarra” salatzen duen dokumentua helarazi dio kontsulari.

Read the rest of this entry »

Polizia ereduari xake!

Apirila 4th, 2013 by admin

Apirilaren 9an Iñigo Cabacasen heriotzaren urteurren omenaldia egingo dute Kafe Antzokian. Auziari buruz osatu duten dokumentalaren estreinaldia egingo dute bertan. Apirilaren 10ean polizia ereduak izan ditzakeen alternatibak aztertuko ditu Cesar Manzanosek Hika Ateneoan emango duen hitzaldian eta 11n mahai ingurua izango da polizia ereduaren etorkizunaz. Ekimenari manifestazio handi batekin emango dio amaiera apirilaren 13an.

Read the rest of this entry »

Xabier Lopez Peñaren heriotzan argitu gabeko puntu asko daudela salatu du mugumenduak. Bilbon manifestazioa deitu du larunbaterako. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Frantziak Bilbon duen kontsuletxean eta ostiralean mobilizazioak zazpi hiriburuetan, Basaurin, Galdakaon, Donibane-Lohitzunen eta Hazparnen.

Beñat Zarrabeitia (gazteleraz)

Read the rest of this entry »

“Gure herria, denontzako tokia”

Martxoa 23rd, 2013 by admin

1.500 lagun inguruk manifestazioa egin zuten atzo, arrazakeriaren eta xenofobiaren nazioarteko egunean, murrizketa politikek atzerritarrengan dituen ondorio latzak salatzeko. “Gure herria, denontzako tokia” lemapean arrazakeriaren aurka eta atzerritarren eskubideen alde lan egiten duten hainbat erakundek Arriaga plazatik eta plaza Eliptikora arteko bidea egin zuten.

[Mobilizazioaren argazkiak]

Read the rest of this entry »

Arrazakeria eta xenofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaur. Data horren aurrean, eragile ezberdinek azpimarratu dute diskriminazioaz gain murrizketek ere atzerritarren errealitatea astintzen dutela eta egoera horri “elkartasunez” aurre egin behar zaiola. Bihar, arratsaldeko 19:30ean, arrazakeriaren aurkako manifestazioa abiatuko da Arriagatik.

Read the rest of this entry »

15.000 lagun inguru kalera atera ziren larunbatean lan eta eskubide sozial duinen eta bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten alde. Gatazkan dauden enpresetako langileak ere euren pankarta eta aldarrikapenak entzunarazi zituzten.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE, Hiru, CGT, CNT eta beste 50 gizarte erakundek manifestazioa burutuko dute larunbatean, arratsaldeko 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta. Horren bidez gobernuek ezarritako politikak eta etengabe gizarteratzen ari diren murrizketak salatuko dituzte.

Read the rest of this entry »

197/2006 doktrina ezarri dieten auzoko lau presoen askatasuna galdegin zuten larunbatean hainbat lagunek. Ertzaintza eta Udaltzaingoa Zamudioko atarian propaganda banatzeko jarritako karpan bertaratu eta lagun bat identifikatu zuten. Martxoaren 8an manifestazioa egin zuten Santutxun preso eta iheslarien etxeratzearen alde.

Read the rest of this entry »