Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 25, 12:43
Más nubes que claros
13°C
 

Posts Tagged ‘omenaldia’

EH Bilduko udal taldeak omenaldia eskaini die gaur goizean Gatzaren Matxinadaren ondorioz 1634. urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Haien oroimenez San Antoneko elizan jarritako plakaren azpian bildutako lagunek lore sorta utzi dute orain dela 379 urte gaur bezalako egun batean urkatu zituzten lekuan.

Read the rest of this entry »

Manuel Cabacas Iñigoren aitak bere semearekin eginiko “basakeria” berriz ez errepikatzeko galdegin du eta gogor kritikatu du Ertzaintzaren zuzendaria hilketa istriputzat jotzeagatik. Familiak esan duenez, justizia egitea litzateke omenaldirik onena eta polizia ereduaren aldaketa eskatu dute.

Read the rest of this entry »

Gervasio Gabirondok adierazi du Iñigo Cabacasen heriotza “istripu bat” izan zela. Adierazpenok “onartezinak” direla esan du Jone Goirizelaia familiaren abokatuak. Gaur, zauritu zuten egunaren urteurrenean, omenaldia egingo diote Iñigo Cabacasi Indautxun.

Read the rest of this entry »

Hainbat lagun bildu ziren atzo eguerdian Otxarkoagako Marx-Lenin plazan, Hugo Chavezen omenezko ekitaldian parte hartzeko. Omenaldi zintzo eta umila eskaini zioten eta gogora ekarri zuten, Chavezek urte luzeen ondorez “kapitalismoak, errepresiak eta miseriak lokartutako jendartea mugiaraztea” lortu zuela.

[Omenaldiko argazkiak]

Read the rest of this entry »

Asteartean, martxoaren 5an, Hugo Chavez Venezuelako presidentea hil egin zen. Ezbehar horren aurrean, Askapena eta Komite Internazionalistak elkarretaratzea burutu zuten atzo arratsaldean Arriagako plazan, Chavezi gorazarre egiteko eta Bolibartar iraultzari elkartasuna adierazteko.

Read the rest of this entry »

Aurrerapen gisa Arte Ederretako Museoari oparituko dioten margolana aurkeztu dute gaur. Koadroan Azkuna ageri da, enperadorez jantzita, tronu batean jarrita. Inauterietako desfilea otsailaren 9an izango da plaza Biribiletik Arriagara. Bidean, udaletxe ondoan, “omenaldia” egingo diote alkateari.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Asanblada irekia egingo du urtarrilaren 17an Alde Zaharreko Ekoetxean, (19:30). Apirilean, gaztearen heriotzaren urteurrena betetzen denean, omenaldia egingo diote. Aldi berean, justizia exijitzen eta indarkeria poliziala salatzen jarraitzeko ekimenak landuko dituzte.

Read the rest of this entry »

Ehunka lagun bildu ziren atzo EHUko Paraninfoan Txomin Ziluaga urriaren 24an zendu zen ezker abertzaleko militante historikoaren omenez eginiko ekitaldian. Bizitzan zehar izandako burkide eta lagunek esker oneko hitzak izan dituzte HASIko buruzagi eta HBren sortzailearentzat.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Santo Tomas azokaren atarian Bilboko Konpartsakek eta Txarriduna Txerri Akademiak iaz hasitako ibilbideari jarraituz, merkatu horren hasierako espiritua gogora ekartzeko asmoz, Klin-Klon sarien bigarren edizioa ospatuko dute.

Read the rest of this entry »

Ezker abertzaleari eginiko “ekarpen politiko, ideologiko eta organizatiboa” eskertuko diote EHUko Paraninfoan, abenduaren 16an (12:00etan) egingo duten ekitaldian. Euskal Herrian piztutako borroka eta prozesuetan egindako lana eta Ertamerikako herrien askapen prozesuei erakutsitako elkartasuna azpimarratu dute.

[Periko Solabarriaren hitzak Txomin Ziluagari buruz]

Read the rest of this entry »

Egiari Zor fundazioak ekitaldi politikoa burutu zuen atzo arratsaldean, Esperantzako frontoian, duela 28 eta 23 urte Estatuko talde parapolizialek hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak omentzeko. Bertan, Nagore Mujikak, fundazioko kideak, hartu zuen hitza azalduz, “bakearen bidean egia eta askatasuna ezinbesteko tresnak” direla.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

28 eta 23 urte dira gaur Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko kideak erail zituztenetik. Urteurrena bi gertakari historikorekin -Gasteizko Legebiltzarraren osaketa eta Aieteko bilkura- koinziditu izana azpimarratu du Joseba Permachek. Arratsaldean (19:30) ekitaldia egingo du Egiari Zor fundazioak Esperantza frontoian.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Egiari Zor fundazioak eta Santi Brouard eta Josu Muguruzaren senideek agerraldia eskaini dute gaur goizean, datorren azaroaren 20an, asteartea, “Egia bide, askatasuna amets” lemapean Esperantzako frontoian, 19:30ean, egingo duten ekitaldi politikoaren berri emateko.

[Agerraldiaren bideoa]

Read the rest of this entry »

Hainbat auzokide haren izena daraman plazan elkartu ziren atzo “Ritxi, eta berak bezala herri honi dena eman dioten lagunak” omentzeko egindako ekitaldian.

[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »

Bilboko konpartsek 2012ko Aste Nagusiko zapia aurkeztu dute. Aurten Juan Carlos Eguillor marrazkilariaren diseinuaz baliatu dira bera omentzeko. Berrikuntza modura, pinak ere eskuragarri egongo dira zenbati taberna eta txosnatan eta Udalaren erraldoi eta buruhandien konpartsarentzat diseinu bera daraman buruhandia sortu dute.

[Argazki Galeria]

Read the rest of this entry »

Bilbo Zaharreko Goizalde Kultur Elkarteak 25 urte beteko ditu asteburuan eta ondorioz, auzoa jai giroan murgilduko dute data esanguratsu hori ospatzeko eta proiektu horretan lan egin duten lagun guztiak omentzeko.

Read the rest of this entry »

‘Adostoki’ izeneko lanak Santutxuko irakaslea gogoratuko du Abusuko eskola publikoan. Eskulturaren ondoan jarriko duten plakan Malleak osatutako ‘Hitza’ olerkiaren letra idatziko dute. Elkarbizitzan sor daitezkeen arazoak konpontzeko elkarrizketa lehenesten zuen programa berritzaile baten sustatzailea izan zen Mallea.

Read the rest of this entry »

Ezkerreko koalizioa pozik agertu da frankismoaren biktimei atzo egindako omenaldiarekin baina jendartearen parte hartzerik gabe egin izana deitoratu du. Azkuenagak dioenez, “errepresioa hainbeste sufritu zutenak ere hemen beharko lukete”.

 

Read the rest of this entry »

Bilduk omenaldi xumea eskainiko die bihar Gatzaren matxinadaren ondorioz 1634. urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Txema Azkuenaga bozeramaileak lore sorta bat utziko du eguerdiko 12:00etan 1634ko maiatzaren 24an matxinoak hil zituzten lekuan, San Antoneko elizaren horma nagusian.

Read the rest of this entry »

Mila lagun baino gehiago izan dira Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hildako lagunaren omenez egindako ekitaldian. Txalo zaparrada luze batek amaiera eman dio 15 minutuko isiluneari. ‘Justizia para Iñigo Cabacas Liceranzu orrialdea sortu dute Facebooken lekukotzak eta elkartasun mezuak biltzeko.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

2008an Arrigorriagan Argalaren erailketaren 30. urteurrena gogoratzeko ekitaldian egindako adierazpenekin terrorismoa goratu zuela dio Espainiako auzitegiak. Epaimahaiko epaileetako batek aurkako botoa eman du eta Erkiziaren hitzetan ezin dela gorazarrerik aurkitu adierazi.

Read the rest of this entry »