Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 26, 09:30
Soleado
6°C
 

Posts Tagged ‘preso politikoak’

Hainbat lagun gerturatu ziren atzo arratsaldean Bizkaia aretora “Preso politikoak eta gatazken konponbidea”-ren inguruko mahai inguruan parte hartzera. Bertan ondorio argiak plazaratu zituzte, besteak beste, “gaztazka baten konpanbidea lortzeko beharrezkoa dela arrazoi politikoek eraginda preso daudenak aske uztea”.

Read the rest of this entry »

Hurrengo larunbatean, azaroak 10, Herrira mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du Baionan. Hitzorduari babesa erakutsiz hainbat herritar Baionara hurbilduko dira eta Bilboko auzoek autobusak antolatu dituzte taldean joateko aukera emanez.

Read the rest of this entry »

Askapenak deituta elkarretaratzea egin dute gaur goizean Marokok Bilbon duen kontsulatuan auzipetuei elkartasuna adierazteko. Duela bi urte Polizia marokoarra lurralde okupatuetan eskubide sozial eta politikoen alde sahararrek altxatutako Agdaym Izik kanpalekua bortxaz desegin zuen.

[Argazki galeria] Read the rest of this entry »

Josu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 preso politikoen askatasuna aldarrikatu zuten atzo milaka lagunek Donostian egin zen manifestazioan. 14 preso gaixoen artean, Jon Iurrebaso, Juanpa Dieguez eta Inma Berriozabal bilbotarrak aurkitzen dira.

Read the rest of this entry »

Etxeratek asteartero egiten duen elkarretaratzea berezia izan zen atzo. Mobilizazioa Udaletxe atarian burutu zuten Udalak Areatzan egiteko baimena ukatu zuelako eta ehun lagun inguru bildu ziren bertan, euskal preso politikoen eta larri gaixo daudenen askatasuna aldarrikatzeko. Jarraian, Txori Barroteko lagunek Elkartasun Kalejira egin zuten presoen eskubideak exijitzeko.

[Argazki Galeria]

Read the rest of this entry »

Mila lagun inguru bildu dira gaur eguerdian Euskadi plazan, Gernikako Akordioak deitutako elkarretaratze nazionalean. Bertan, preso gaixoen kaleratzea eta hauen giza eskubideen errespetua eskatu dute.

[Argazki Galeria]

[Agerraldiko bideoa]

Read the rest of this entry »

Jaiki Hadi elkarteak,  euskal preso politikoei asistentzia eskaintzen dien osasun alorreko taldeak, 2011-2012 urteko balantzearen nondik norakoak plazaratu ditu gaur goizean Bilbon. Argitu nahi izan dute, azken urtean egin dituzten gomendioak ez direla bete, baina aurreikuspenak bai, gaixotasunak dituzten presoak gehiago direlako eta gaitzak larriagoak.

Read the rest of this entry »

Herrira mugimenduak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdian, Justizia Jauregiaren aurrean, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Besteak beste, Txus Martin Basauriko presoaren muturreko egoera salatuko dute.

Read the rest of this entry »

Herrira mugimenduak ekimen berezia egin du gaur Madrilen. Eguerdi aldera 14 euskal herritar Espetxe Zuzendaritzaren egoitzara gerturatu dira eta bertan, euren buruak eskaini dituzte gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 14 euskal preso politikoengatik aldatzeko.

Read the rest of this entry »

Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Julen Orbea bilbotarrari terrorismoaren goraipatzea leporatuta. Uztez, Orbeak 2011ko Aste Nagusian hogei bat preso politikoren argazkiak komertsio baten aurrealdean itsasi zituen identifikatu gabeko beste lau lagunekin batera.

Read the rest of this entry »

Gaur arratsaldean Errekaldeko parkean dagoen Josu Muguruzaren monolitotik bizikleta martxa abiatuko dute Pagasarriko “La Barrera” arte. Hiritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute eta bi euro eman beharko dira hornidurarako.

Read the rest of this entry »

Herrira mugimenduak Txus Martin Basauriko presoaren egoera salatzeko eta bere askatasuna eskatzeko elkarretaratzea deitu du osteguneran, hilaren 21ean, Justizia Jauregiaren aurrean. Bertara, S.O.S Txus Martin plataformako kideak, Herrira mugimenduko lagunak eta beste hainbat norbanako gerturatuko dira.

Read the rest of this entry »

Gaur goizean Ertzaintzako zenbait agente Errekaldeko herriko tabernan sartu dira eta bertan zeuden preso politikoen argazkiak eraman dituzte. Abendutik lau aldiz joan dira poliziak auzoko Zohardia kultur elkartera eta argazkiak kentzeaz gain, lanean zeuden tabernariak identifikatu eta material ezberdina eraman dute zenbaitetan.

Read the rest of this entry »

Txori Barrotek herritarrei zuzendutako aurkezpen ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, hilaren 19rako. 2010ean Kaskagorrirekin batera Aste Nagusian parte hartzeko debekua ezarri zioten txosnan euskal preso politikoen argazkiak erakusteagatik eta bi urte geroago, “izaera eta lan moldeak berriturik” agertuko direla aurreratu dute.

[Aurkezpenaren txostena]

Read the rest of this entry »

Txus Martin Basauriko preso politikoa Auzitegi Nazionalean epaitua izaten ari da gaur eta ondorioz, Herrirak bateratzea burutu du Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean presoak pairatzen duen egoera “larriaz” ohartarazteko eta bere askatasuna eskatzeko.

[Adierazpenen bideoa]

Read the rest of this entry »

Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren trailerra aurkeztu zuten astelehenean Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Zinez produkzio etxeraen film horrek Josu Martinez eta Txaber Larreategi zuzendari bilbotarren partaidetza izatez gain, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea zuzendariena ere izan du.

Read the rest of this entry »

Hilabetero bezala, martxoan ere, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan eta horien etxeratzea aldarrikatzeko azken ostiraleko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Era berean, hilaren 30ean, Txus Martinen askatasuna eskatuko dute Galdakaoko ospitalean.

Read the rest of this entry »

Basauriko Herri Bilguneak elkarretaratzea burutu du gaur eguerdian Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean Txus Martin Basauriko presoaren “egoera larria” salatzeko eta bere askatasuna aldarrikatzeko.

Read the rest of this entry »

Herrira mugimenduak eta Basauriko Bilduko udal hautetsiek elkarretaratzea burutu dute gaur eguerdian Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean Txus Martin eta gaixorik dauden preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko. Bertan, martxoaren 24an eta 25ean plaza Eliptikoan burutuko diren egitasmoetan parte hartzera deitu dituzte hiritarrak.

[2012/03/14] Txus Martin askatzeko eskatu du Basauriko Udalak

Read the rest of this entry »

Larunbat eguerdian euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia egingo dute Santutxun eta bertan, Xabat Moran eta Ikoitz Arrese preso politiko ohiak egongo dira. Moran otsailaren 10ean utzi zuten aske eta Arrese, aldiz, martxoaren 3an. Urte eta erdi baino gehiago igaro dute espetxean.

Read the rest of this entry »

Atzo goizean Ertzaintza Errekaldeko Herriko Tabernan sartu zen eta auzoko preso politikoen argazkiak eta eskegita zeuden zenbait kartel eraman zituen. Azkenengo bi hilabetetan Herriko Taberna miatu eta materiala eraman duten hirugarren aldia da.

Read the rest of this entry »

Herrira mugimenduaren anbulantzia Basauriko anbulategian egon da gaur goizean Txus Martin preso politikoaren askatasuna exijitzen duten sinadurak biltzen. Era berean, hilaren 24ean eguerdiko 12:30ean, plaza Eliptikoan abiaraziko duten 24 orduko elkarretaratzean parte hartzeko deia zabaldu du.

Read the rest of this entry »