Posts Tagged ‘presoak’
Martxoa 19th, 2013 by admin
Goizean, 11:00etan, plaza Elptikoan elkartu dira Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko langileak. Udaletxeko LABek, berriz, 11:15ean, elkarretaratzea egin dute udaletxeko eskaileretan. Arratsaldeko 20:00etan Herrirak burrunbada deitu du Arriaga plazan.
Beñat Zarrabeitia: “Konfiantza dugu Europatik konponbideari bultzada emango diotena”
Read the rest of this entry »
Abendua 22nd, 2011 by Branka
Inma Patxo, Fernando Diez, Fernando Del Olmo, Joseba Artola eta Amantes dira bizi osorako zigortuak izan diren euskal preso bilbotarrak. Hiru Alde Zaharrekoak dira, bat Errekaldekoa eta beste bat Indautxukoa.
Read the rest of this entry »
- Posted in Politika
- No Comments
- Tags: Albistea, Alde Zaharra, Branka, Errekalde, Fernando Del Olmo, Fernando Diez, Indautxu, inma patxo, joseba artola, Josu Amantes, Parot doktrina, presoak
Uztaila 11th, 2011 by Branka
Espainiako Entzutegi Nazionalak 60.000 euroko bermea exigitu du Zuazoren baldintzapeneko askatasunaren truke. Santutxuko auzokidea gaur itzultzea espero da jaietan murgilduta dagoen bere auzora. Zuazori 7 urteko espetxealdia ezarri zioten baina epaia errekurritua dagoenez ez da behinbetikoa, eta urtarrilean askatu behar zuten sententziaren erdia betetzeagatik.
Read the rest of this entry »
Ekaina 20th, 2011 by Branka
Joseba Artola Alde Zaharreko preso politikoak 25 urte bete ditu espetxean. Orain dela bost urte bete zuen Espainiako auzitegiek ezarritako zigorra osoa. Hala ere, askatu ez eta bizi arteko kondena ezarri zioten, Parot doktrina ezarri ostean. Atzo, igandean ehunka lagun kalera atera ziren, bizi arteko zigorra deitoratu zuten eta Joseba Artola eta berarekin batera espetxe zigorra beteta duten Inma Pacho eta Fernando del Olmo presoen berehalako askatasuna aldarrikatu zuten eguerdian Atxurin bukatu zen manifestazio jendetsuan.
Argazki galeria
Read the rest of this entry »
Ekaina 17th, 2011 by Branka
El movimiento pro amnistía ha convocado varios actos en denuncia a las medidas de excepción que se adoptan contra los presos políticos vascos, entre los que han recordado al preso Joseba Artola, que este domingo cumple un cuarto de siglo en prisión.
Read the rest of this entry »
Ekaina 15th, 2011 by Branka
Ezezagun talde batek Amnistia hitza eta ikurrak margotu zituen igandean Guggenheim Museoaren atzekoaldean, Armiarmaren eskultura parean. Buzo zuriak janzten zituzten hiru persona arnesekin lotu ziren pasealekuko barandara eta Unibertsitate etorbidetik ikus zitekeen pintaketa egin zuten.
Argazki galeria
Maiatza 10th, 2011 by Branka
30 lagun bildu ziren atzo, astelehenean, San Inazion Itziar Morenoren egoera salatzeko. Mobilizazio bat deitu dute ostiralerako, maiatzak 13, 20:00etan, auzoko Levante plazan.
Read the rest of this entry »
Maiatza 5th, 2011 by Branka
Maiatzaren 1ean San Inazioko euskal preso politikoak gose greba mugagabea abiatu zuen bizi duen bakartze egoera salatzeko. Une honetan Dijoneko espetxean aurkitzen da, eta bera da bertan dagoen euskal preso politiko bakarra.
Read the rest of this entry »
Maiatza 3rd, 2011 by Branka
“Munduko preso politiko guztiak askatu” lelopean, Komite Internazionalistek jardunaldiak antolatu ditu Bilbon mailatzaren 4 eta 20 bitartean. Egitaraua eta bideoa barruan.
Read the rest of this entry »
Martxoa 4th, 2011 by Branka

Martxoarean 2an Aitor Fernandez eta Unai Mallabia aske geratu ziren. Atzo haien auzoetan beraien senide eta lagunen maitasun eta berotasuna sentitu zuten. Biak 2003ko ekainaren 17an Ertzantzak atxilotu zituen eta ordundik dispertsatuak izan dituzte Espainiako espetxe ezberdinetan. Naia Zuriarrain bere auzora gaur heltzea espero da 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.
Read the rest of this entry »
Martxoa 3rd, 2011 by Branka
Aitor Fernandez indautxuarra bezala atzo libre geratu zen 2003ko ekainaren 17an Ertzantzak atxilotutako gaztea. Errekurtso bat onartu diete eta espetxealdi osoa bete baino 9 egun lehenago askatu dituzte baldintzapean. Mallabiak ia 8 urte egon da Espainiako espetxe ezberdinetan dispertsatuta. Goizaldean Errekaldera heldu da.
Read the rest of this entry »
Martxoa 2nd, 2011 by Branka
2003ko ekainaren 17an atxilotu zuen Ertzantzak burututako Bilboko hainbat gazteren aurkako sarekada batean. Espainiako espetxe ezberdinetan dispertsatuta egon ostean Almerian askatu dute aurreabisurik gabe. Hurrengo egunetan Unai Mallabia errekaldetarra ere aske geratzea espero da 7 urte eta 9 hileko espetxe zigorra bete ostean.
Read the rest of this entry »
Otsaila 18th, 2011 by Branka
Frantziako Fleuryko D2 moduluko lau euskal preso borrokaldia burutzen ari dira eta aislamendura eraman dituzte. Urtarrilaren 15ean Alex Akarregi deustuarraren amari antsietate atakea eman zion. Horren ondorioz, espetxeko zuzendaritzak bi hilabete bisitarik gabe egotera zigortu diote senideari. Zigorra eta espetxezain baten jarrera oldarkorra salatzeko ekin zioten igandean borrokaldiari. Astelehenean presoek pairatzen duten etengabeko erasoak salatuko dituzte arratsaldeko 7:30etan Done Petri plazan.
Read the rest of this entry »
Otsaila 1st, 2011 by Branka
Kintana Errekaldeko auzokidea 2006ko urtarrilean 24an atxilotu zuten Frantziar Estatuan eta 2009ko abenduaren 2 estraditatu zuten Espainiar Estatura. Goioaga Santutxuko auzokidea 2009 ekainaren 13an atxilotu zuen Guardia Zibilak. Kintanak berak deitu behar izan du Valdemorotik kalean zegoela esateko eta Goioaga 60.000 euroko fidantzapean askatu dute.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 15th, 2011 by Branka

Basauriko kartzelan dauden eta gaixotasun larria duten hiru euskal presoen, haien artean Juan Pablo Dieguez santutxuarraren, askatasuna aldarrikatzeko espetxe aurrean parodia bat egin dute gaur eguerdian. Ertzaintzak identifikatu egin ditu.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 8th, 2011 by Branka

Milaka eta milaka pertsonak egin dute presoen eskubideen aldeko urratsa, Bilbon, aspaldian egin den manifestaziorik jendetsuenean. Eta, antolatzaileen esanetan, euskal presoak etxeratuko dituen bidearen lehen urratsa besterik ez da izan, gainera, protesta. Lehenengo, presoen eskubideak beteko dituen aroa sortuko duena, eta, ondoren, gatazka konpontze bidean egonik, presoak etxeratuko dituena.
Read the rest of this entry »
Abendua 2nd, 2010 by Branka
Euskal preso politikoen abokatua izateagatik apirilean espetxeratutako Arantza Zulueta abokatua datozen orduetan baldintzapeko askatasunean geldituko da. Gaur Espainiako auzitegi nazionalak 60.000 euroko ordainketa eskatu du Zulueta aske uzteko. Abokatuaren senideek ordainketaren tramite guztiak egin dituzte jadanik, eta gaur bertan bakartuta duten Malagako espetxetik irtetea espero da.
Read the rest of this entry »
Azaroa 28th, 2010 by Branka

Arantza Zuluetak hilaren 15ean hasi zuen gose greba bertan behera utzi du, bere egoerak hobera egingo duela eta beste euskal preso batekin jarriko dutela agindu baitiote. Arantza gose greban. Isolamendurik ez, bakartzerik ez lelopean, 800 bat lagun elkartu ziren atzo Bilbon, abokatuaren bakartze egoera salatzeko eta aska dezatela eskatzeko. Amaieran heldu zen berria manifestaziora.
Read the rest of this entry »
Azaroa 28th, 2010 by Branka
Atzo Santutxu auzoan Juan Pablo Dieguezen askatasuna aldarrikatzeko ekintza solidario bat egin zuten, buzo zuriz jantzita eta Karmelo kaleko espaloiak hartuz eskuorri ugari banatu zituzten, bere osasun egoera larria lau haizeetara zabaltzeko. Juan Pablo Dieguez Basauriko espetxean dute preso politika egiteagatik eta gaixotasun larriak ditu.
[GARA] Solidarios con Juan Pablo Diéguez alertan de su situación en Bilbo
Read the rest of this entry »
Azaroa 25th, 2010 by Branka
Gaur goizean agerraldia burutu dute Bilboko alde zaharrean Arantza Zulueta abokatu bilbotarrak bizi duen bakartzea salatzeko. 11 egun daramatza gose greban egoera salatzeko. Larunbaterako manifestazioa deitu dute Arenaletik arratsaldeko 18.30etan.
[GARA] Abogados europeos reclaman la libertad de Zulueta, Enparantza y Sarriegi
Read the rest of this entry »
Azaroa 21st, 2010 by Branka

Arantza Zulueta, abokatu bilbotarrak 7 egun bete ditu gose greban bere aurka ezarritako isolamendu egoera salatzeko. Zulueta Malagako espetxean aurkitzen da bakartuta eta astelehenean baraualdiari ekin zion. Ostiralean 300 bat auzokidek salatu zuten San Anton zubian PSOEk abokatuari ezarritako bakartze politikoa.
Read the rest of this entry »
Azaroa 18th, 2010 by Branka
Abogados vascos presentarán ante el Grupo de Trabajo sobre la Detención Arbitraria de Naciones Unidas un escrito en el que denuncian el arresto de letrados vascos que asisten a presos políticos. El informe está focalizado en Arantza Zulueta, letrada presa sometida a aislamiento desde hace seis meses por ser “testigo incómodo” de la política penitenciaria aplicada a los prisioneros vascos.
Read the rest of this entry »